Lana euskalduntzeko lanak

Lana euskalduntzeko lanak

Eider Goenaga Lizaso

Eskualde euskaldunenetan ere agerikoak dira lan mundua eta harreman sozioekonomikoak euskalduntzeko zailtasunak. Lan mundua ez ohi da inguru euskalduna, langileak zein enpresako zuzendaritza hala izan arren. "Harreman informalak, langileen artekoak, euskaraz izaten dira, modu naturalean; baina harreman formalak, bilerak eta, batez ere, idatzizko komunikazioa gazteleraz dira, hori ere modu naturalean", azaldu dio Hitza-ri Iker Salaberria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkariak. Hori irauli nahi du Kontseiluak, eta 2013tik ari dira horretan, Lan Mundua Euskalduntzeko Konferentzia egin zutenetik. Horretarako, eragileak identifikatu zituzten lehenik (enpresak, langileak, bezeroak eta administrazioa), eta lan ildoak zehaztu zituzten. Orain, lau eragileak lanean batera jarri nahi dituzte, eta Urola Kosta hautatu dute esperientzia pilotu bat abiatzeko.

“Utzikeria sumatu dugu”

“Utzikeria sumatu dugu”

Unai Zubeldia
Suzko armarekin jaurtitako tiro batek buruan eragindako odoljarioa. Azalpen berbera ageri da bi gazteen heriotza agirietan". 1974ko maiatzaren 20an, Hondarribiko Asturiagako hondartza ondoan hilda agertu ziren Jose Luis Mondragon Elortza 'Morico' 27 urteko arrasatearra eta Xabier Mendez Villada 'Roke' 21 urteko santurtziarra.

Irakurri ondoren, “askatu”

Irakurri ondoren, “askatu”

Ane Olaizola Elortza
Azken urteetan ugaritu egin da liburuak gune publikoetan "askatzeko" ohitura, norberak irakurri duen liburu hori beste batek ere irakur dezan. Atzerritik datorren joerari jarraituz, Euskal Herrian ere martxan jarri dituzte 'bookcrossing'-a eta antzeko egitasmoak, liburuak liburutegietatik atera eta kalea bera bihur dadin liburutegi.

Plazara aterako da pilotalekua

Plazara aterako da pilotalekua

Unai Zubeldia

"Aitorpena egin nahi diegu pilotaren alde musu-truk lanean aritzen diren elkarteetako kide guztiei". Andoni Lertxundi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentearen hitzetan (Zizurkil, 1968), "elkargune" izan nahiko luke etzi Donostian egingo duten Gipuzkoako Pilota Egunak. "Bakoitza bere herrian aritzen da lanean, eta askok ez dute ezagutzen beste eskualdeetan egiten dena". Guztiak elkarrengana bildu eta "ikusgarri" egin nahiko lukete pilota jarduna. "Pilota ez dela esku pilota soilik erakusteko. Ezker paretan, trinketean eta joko zuzenean modalitate desberdinak daudela irudikatu nahi dugu".

Pilotalekuak

10:00etan hasi eta 13:45 ingurura arte, sei gunetan jokatuko dituzte pilota partidak etzi. Horrez gain, profesionalen esku-huskako jaialdia izango da arratsaldean Atano III.a pilotalekuan.

Gorputzarekin hizketan

Gorputzarekin hizketan

Unai Zubeldia

"Gorputzarekin eta mugimenduarekin zerikusia daukaten ekintzen bidez, norberaren eta taldearen garapena bultzatzea da gure helburua". Jaiki elkarteko arduraduna da Maier Etxebarria aretxabaletarra, eta ilusioz dago herrian prestatu duten astebeteko dantza egitarauarekin. Jolasaren eta dantzaren inguruan saioak egiten hasi zen "elkarte txiki bat" da Jaiki, 2003an sortutakoa, eta hirugarren urtez antolatu du Aretxabaletako Dantza Astea. "Duela lau urte antolatu genuen lehenengoz, 2013an". Bi urtez geldirik egon zen gero. "Eta, iazko energia eta arrakasta ikusita, urtero egitea erabaki dugu jada".

[Museora] Victor Hugo Etxea. Pasaia, paisaia, etxea eta idazlea

[Museora] Victor Hugo Etxea. Pasaia, paisaia, etxea eta idazlea

Eider Goenaga Lizaso

Suitzan balego mirestua eta Italian balego ospetsua izanen zen lehor-itsasoko leku apal hau, Gipuzkoan dagoelako ezezaguna, noraezean heldu nintzen eta non nengoen ez nekien Eden distiratsu txipi hau Pasages da espainieraz eta Le Passage frantsesez". Victor Hugo idazle frantziarrak (1802-1885) Pasaiari buruz idatzitako pasarte hori Idi Orgaren Karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843 liburuan jaso zuen Koldo Izagirrek 2002an, idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenean.

“Bisitariei kanpandorrera igotzeko esango nieke; zoragarria da”

A. Perez-Karkamo
Oiartzungo auzo txikienean bizi da Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985), Artikutzarako bidean dagoen eta 200 biztanle eskas dituen Karrika auzoan. Etxean idazten du, baina kanpora ateratzeko aukera izan du, Poloniara, Finlandiara... Eguneroko errutinatik ateratzeko beharra asetzen du bidaiatuz, baina gogoz itzultzen da etxera.