«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

Donostiako Bretxako merkatuan kamioiak husten ari dira baserritarrak, goizean goizetik. Bertan dago Mikel Irizar (Astigarraga, 1979), egunero bezala, lorez inguratutako postuan. Salgai izango dituen lore sortak prestatzen ari da. Astigarragako Lizardi baserrikoa da Irizar, eta, gaur egun, bere aitak hasitako lanbideari eusten dio, emaztearekin eta beste bost langilerekin batera. Bretxako merkatuan izaten ditu loreak salgai, baita Astigarragako biltegian ere. Gainera,...

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

Martxel Larraza (Etxalar, 2000) Xerka fotokazetaritza proiektua aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, Joseba Olagarai kazetariarekin batera. Lanak sexilioa du ardatz, eta «LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila» lantzen du. Horretarako, Larrazak Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queer-en bizipenak eta hausnarketak jaso ditu, baita nola sentitu diren ere. Lana aurkezteko lehen saioak iazko udazkenean egin zituzten,...

«Auzoan itxita utzi gaituzte»

«Auzoan itxita utzi gaituzte»

Donostiako Gros auzoko Basque Culinary Centerren (BCC) Gastronomy Open Ecosystem eraikinaren lanak direla eta, «kezkatuta» daude Manteo auzuneko bizilagunak. Izan ere, esan dute obrek «kaltea» eragin dietela, «mugitzeko arazoak» izan baitituzte hala oinezkoek nola ibilgailuek. Euren kexak azaleratzeko asmoz, prentsaurrekoak eman zituzten maiatzaren 9an eta 13an, eraikina egiten ari diren lekuaren alboko eskaileretan. Udalak duela hemezortzi hilabete abiatu zituen lanak, eta...

Ribera bekak, Bidasoa ibaiaren memoria nabarmentzeko

Ribera bekak, Bidasoa ibaiaren memoria nabarmentzeko

Irunen berebizikoa da Bidasoa ibaiaren garrantzia. Irundarren izaeraren oinarrizko elementua da, haren ertzean baitago hiria. Hain justu, ibaia goraipatzeko eta memoriak bizirik irauteko sortu zuten Ribera beka, 2016. urtean. Bikoteka egindako proiektuak saritzen ditu bekak, eta ikertzaile batek eta artista batek osatu behar dute bikotea. Asteon iragarri dituzte lan irabazleen izenak: Ageda Blasco eta Izaro Ieregiren Través eta Ruben Avila eta Maria...

Bertako altxorrei lekua emanez

Bertako altxorrei lekua emanez

Gipuzkoako errotei balioa emateko asmoaz, IV. Erroten Eguna ospatuko dute igandean, herrialdeko errotetan. Hainbat udalerrik egin dute bat ekinbidearekin, hala nola Aiak, Antzuolak, Aramak, Ataunek, Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Bergarak, Errenteriak, Ezkiok, Irunek, Itziarrek, Legazpik, Leintz Gatzagak, Mendarok, Mutiloak, Oiartzunek, Oñatik, Tolosak, Usurbilek, Zegamak eta Zerainek. Askotariko jarduerak antolatu dituzte egun horretarako. Erroten historiari eta duten funtzionamenduari buruzko bisita gidatuak eskainiko...

Errepidean

Errepidean

Ez dakit jendeak, nik ez dut beti berdin gidatzen. Ez dakit noiz konturatu nintzen: unean uneko aldartearen eta gorputzaldiaren arabera, kotxe gidari mota batekoa edo bestekoa izan ohi naiz, hori uste dut. Baldin banago ez-dakit-nola, eta erabakitzen baldin badut entzungo dudala Olaia Inziarteren azkeneko diskoa bukatu arte, eta bukatzen bada ba berriz hasieratik, agian keinukariei emateari ez diot hainbeste-hainbeste garrantzi...

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sinadura bilketa abiatu zuen iazko urte amaieran, pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezar dezaten. 145.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte, eta atzo aurkeztu zituzten Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Aldarrien artean, gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsioa parekatzeko eskakizuna gailendu da. Karlos Etxeberria Gipuzkoako pentsiodunen bozeramaileak kontatu du herrialdean 48.000 sinadura pasatxo bildu dituztela, eta zazpi autobus irten zirela...

«Denok gara ezohikoak eta apartekoak»

«Denok gara ezohikoak eta apartekoak»

Arrasaten buru osasunari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute udalak, Katearen Loturak elkarteak eta Ediren osasun kooperatibak. Urtarrilean izan zen lehen hitzaldia, eta ekainean bukatuko dute zikloa. Datorren asteazkenean izango da hurrengo saioa: Idoia Madarieta psikologo, psikoterapeuta eta psikodramatista (Ispaster, Bizkaia, 1971) ariko da hizlari, 18:00etatik aurrera. Nortasunaren muturreko nahasmendua; piztia arraro bat naiz edo pertsona berezia? jarri diote titulua hitzaldiari....

Aldi berri baterako egoitza berria

Aldi berri baterako egoitza berria

Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak egoitza berria du, Tolosako Plaza Berriko lehen zenbakian. Apirilaren 16an inauguratu zuen. Azken 30 urteotan Nafarroa etorbidean izan duen egoitza halako hiru da lokal berria —170 metro koadro ditu—, eta Manex Urruzola Galtzaundiko lehendakariak esan du «aukera gehiago» eskainiko dizkiola elkarteari. «Euskarak mugimendua behar du, euskaltzaleok mugitu egin behar dugu, eta mugitzeko lekua falta genuen aurreko egoitzan....

«Indarrak batzeko» laguntza deialdia

«Indarrak batzeko» laguntza deialdia

Kutxa fundazioak Gipuzkoa Aliantzan 2025 izeneko «ezohiko» laguntza programa jarri du martxan, eta hiru milioi euro jarri ditu horretarako. Garbiñe Etxezarreta fundazioko kideak esan du asmoa dela Gipuzkoako hainbat eragileren arteko «aliantzek egituratutako, eraldatutako eta elkarlanean garatutako gizarte berrikuntzako proposamenak bultzatzea». Herrialdeko «gizarte erronkarik garrantzitsuenei» erantzungo dieten ekinaldiak babestu nahi dituzte hala, eta «berrikuntzaren, lankidetzaren eta konpromiso kolektiboaren kultura» sustatu....