Intsulina, kilometroka

Intsulina, kilometroka

Diabetesa daukaten askok ere urtero egiten dute Behobia-Donostia lasterketa. Gaixotasun hori dutenentzat intentsitate apaleko kirola soilik gomendatu ohi zuten medikuek lehen, baina askok ikasi dute odoleko glukosa kontrolpean izaten bestelako kirol gogorragoak egiteko orduan ere.

Elosutik Aizpurutxoraino hiru minututan

Ama zenak kontatu zidanez, ezin zehaztu zein urtetan, baina 1940ko hamarkadan edo akaso hurrengoan, trabesa eginda, gizon bat hiru bat minututan jaitsi zen Bergarako Elosu auzoko eliz ataria baino pixka bat aurreragotik Azkoitiko Aizpurutxo auzoko Erdiko Bentaraino (gaur Itziar jatetxea dagoen eraikineraino), maldan behera ziztu bizian, pertika baten laguntzarekin. Soilduta omen zegoen mendia, eta Erdiko Bentako ataritik apustulariak egindako ibilaldia...