Son Goku bider zero

Son Goku bider zero

Ezagutarazteko eta berreskuratzeko ekimenak ez ezik, eztabaidak ere pizten ditu batzuetan hitanoak. Horren isla da Xabier Euzkitzek duela gutxi Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaraturako iritzi zutabe bat: To eta no (2024.3.10). Irati Jimenezek Begiak zabalduko zaizkizue liburuan (Elkar, 2021) hitanoak euskal literaturan duen eta, batez ere, izan beharko lukeen zereginaz idatzitakoaren kritika egiten du Euzkitzek. Jimenezek X sare sozialean erantzun...