Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Gaur egun, Tolosako auzo bat da Bedaio, baina hala izateari utz liezaioke. Izan ere, Tolosako auzo izateari utzi eta Amezketakoa bihurtzea nahi dute hango biztanleen erdiek baino gehiagok, auzoa Tolosatik urruti dagoela argudiatuta. Izan ere, ia hamazazpi kilometro daude Bedaiotik Tolosako herrigunera; Amezketako Ugarte auzora, berriz, sei kilometro pasatxo, eta erdigunera, bederatzi. Auzotarrek martxoaren amaiera aldera aurkeztu zuten eskaeraren eskutitza...

Gazta «on» baterako behar dena

Gazta «on» baterako behar dena

Aurki artzainak eta gazta protagonista izango dira Ordiziako kaleetan berriro. Ohiko azokaren ordez, Artzain Eguna egingo dute datorren asteazkenean, eta goiz osorako egitaraua prestatu dute. Transhumantzia antzeztu eta artzainen lanari balioa emateko asmoz, artaldeek herrigunea igaroko dute, eta Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izango da udaletxeko batzar aretoan. Aurten, Dimako (Bizkaia) Garena jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzitak moztuko...

Karapaixoa

Karapaixoa

Gure etxeko sukaldeko mahaiaren gainean, gauzak azaltzen dira batzuetan. Lagunek, familiakoek, lankideek, maitaleek, pisukideek eurek opari emandako produktuak izaten dira: gaztak, kroketak, bonboiak, ardo botilak, olioa, bizkotxoak, mandarinak, kalabazinak, gominolak, baratxuriak. Eskerrik asko dena delakoagatik dena delakoa gure etxeko sukaldera iritsarazi duzuenoi. Lehengoan, Pazko Iganderako bost-sei-zazpi egun falta zirela, ogi handi arraro bat topatu nuen hantxe, sukaldeko mahaiaren erdian. Hiruki...

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Azken 50 urteetan, herritar asko pasatu da Errenteriako Xenpelar tailerretatik. 1973. urtean hasi ziren han lanean, arte plastikoak irakasten. Harrezkeroztik, milaka istorio sortu dira pintzel eta mihise artean, herriko hainbat eraikin eta kaletan. Hain zuzen ere, istorio horiek berreskuratzeko asmoz, proiektu bat abiatu zuten iaz Xenpelar tailerretan, 50. urteurrena ospatzeko: 23 lagun bildu, eta argazkiak atera zizkieten duela 120 urteko...

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

Leire Andino (Donostia, 1997) eta Mikel Biain (Donostia, 1999) Euskal Herriko etxebizitza sindikatu sozialistako kideak dira. Apirilaren 5ean Donostian manifestazioa egin zuten «etxebizitzaren negozioaren» aurka, eta, emaitzarekin «pozik» badaude ere, esan dute egoera orokorrarekin «kezkatuta» daudela. [articles:2140550] Tentsio eremuak izendatzen ari dira Gipuzkoan. Lagunduko al du horrek etxebizitzaren egoera aldatzen? LEIRE ANDINO: Luze gabe sektore jakin bati gutxieneko onura ekar...

Tentsio eremuak neurrien zain

Tentsio eremuak neurrien zain

Errenteria izan da bizitegi merkatuaren arabera Hego Euskal Herrian tentsio eremu izendatu duten lehen udalerria. Hala adierazi zuten Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iazko urriko agerraldi batean. Neurria urtarrilean argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta orduan sartu zen indarrean. Halere, Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioaren esperoan segitzen dute, ez baitago zehaztua erreferentziazko prezioen indizea; beraz,...

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

Miren Zeberio Etxetxipia biolin jotzailea (Tolosa, 1983) Euskal Barrok Ensemble taldeko eta Le Concert des Nations orkestrako kidea da. Jordi Savall musikari kataluniarrak 1989an sortu zuen Le Concert des Nations orkestra, eta, Savallek berak proposatuta, taldeko emakume musikari batzuek bira bat egin zuten joan den martxoaren hasieran, Italia iparraldean. Astebetez izan ziren han, eta zazpi kontzertu eman zituzten. Bartzelonan aritu...

‘San Juan’ baleontziaren xukaponpa eraikitzen ari dira Albaolan

‘San Juan’ baleontziaren xukaponpa eraikitzen ari dira Albaolan

San Juan baleontzia Ternuan (Kanada) hondoratu zen, 1565. urtean, Pasaian eraiki eta urte gutxira. 28 metroko itsasontzi hura Pasaian dago berriro, baina oraingoan erreplika bat da. Albaola Itsas Faktoriak bere gain hartu zuen San Juan baleontzia berriz ere eraikitzeko proiektua, XVI. mendean egin zen itsasontziaren material eta estrukturak errespetatuz. Gutxinaka osatzen ari dira, eta Xabier Agote Pasaiako Albaolako zuzendariak adierazi...

Bizitza

Bizitza

Urteak betetzen ditudan bakoitzean hausnartze-bolada bat etortzen zait, bizimoduaren birpasa bat, bizi dudan momentua sakonago aztertzekoa. Gura barik izaten da, gainera. Hilaren hasieran izan dut gogoeta, urteak egin berri ditut eta. Aurten bururatu zait ea nolakoa nintzatekeen beste familia eta inguru baten hazi izan banintz, gene berberekin, gorputz honekin beste nor edo nork hazi izan banindu. Nahiko nuke jakin, horratio!...

Berrogei urtez belarriak goxatzen

Berrogei urtez belarriak goxatzen

Ordiziako Oroith abesbatzak berrogei urte beteko ditu aurten, eta, mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko, askotariko ekinaldiak antolatu dituzte, hala nola Pragarako bidaia, beste abesbatza batzuekin batera prestatutako emanaldiak… Badute ospatzeko beste efemeride bat; izan ere, 25 urte dira Katrin Iturralde abesbatzako zuzendari lanetan hasi zela. 1994tik 2000ra artean, Oroith Txiki haurren abesbatza zuzendu zuen Iturraldek, eta handik aurrera ekin zion helduen...