Oholtzak betetzen

Arte eszenikoen sektorea aspaldidanik ari da eskatzen Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola bat irekitzeko Euskal Herrian. Urteetan hainbat elkartek eta profesionalek egindako eskaerei erantzunez, Eusko Jaurlaritzak 2010ean aurkeztu zuen eskola ofizial baten proiektua. Hain zuzen ere, asmoa zuen 2012-2013ko ikasturtean martxan jartzeko Eszenika izeneko eskola ofiziala. Arte dramatikoko eta dantzako bost gradu eskainiko zituzten Bilbon. 2012-2013ko ikasturtea joan zen, 2013-2014koa...

“Eskolak aukera eman dit arloko jende asko ezagutzeko”

1995ean ireki zutenetik, ikasle asko igaro da Donostiako AET Arte Eszenikoen Tailerretik. Horietako asko ibilbide oparoa ari dira osatzen. Besteak beste, Gorka Otxoa, Kepa Errasti, Aitziber Garmendia eta Miriam Cabeza. Baita Asier Oruesagasti ere (Donostia, 1986). Oruesagasti txikitatik hasi zen antzezten Zurriolako Antzerki Eskolan, eta 2005 eta 2007 artean AETko ikasle izan zen. Zineman, antzerkian eta telebistan lan egin izan...