Trump, errima zaileko abizena

Trump, errima zaileko abizena

Nekez asmatu daiteke errima zailagoko abizenik, baina nik ere nahiago nuke Trumpen alde kantatuko lukeen bertsolaririk balego. Israelen arrazoiak aipatuko lituzkeenik ere bai, eta abortuaren inguruan zalantzak agertuko lituzkeenik. Nekezago, baina, zergatik ez? Baita bertsolari homofoborik, arrazistarik, are euskarafoborik balego ere… Ez, noski, homofobo, arrazista eta euskarafobo gehiago egotea nahi dudalako, ezta horiek beren ideiak zabaltzen ikusi nahi ditudalako ere,...

30 urtean

30 urtean

Aurreko ostiralean jakin genuen berria: Eibarren 30 urtez lan egin duen udaltzain batek ez du euskara ikasi beharko finko izateko. Hala ebatzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak. Ez du hizkuntza eskakizunik bete beharko. Prozesuan euskararen ezagutza baztertzailea izan ez dadila eskatu dio Epaitegiak Eibako Udalari. Apela dezakete epaia alde biek. Euskararen kontrako oldarraldiaren enegarren erasoa, duda barik. Aspaldi ez...