Erlaxazioa, telebista eta euskara

Gustuko dut telebista ikustea, daitort. Erlaxatu eta errealitatetik ihes egiten laguntzen dit, ez pentsatzen. Sofan jarrita, eguneko arazoak ahaztu, eta etxera eroandako ezinegon, pena eta gatazkak lausotu egiten zaizkit. Hortxe segitzen dute buruhausteek, baina nolabaiteko arintze bat izaten dute. Agian, pantailari begira ez diedalako problemei buelta gehiago ematen, buruan espazio handiagoa okupatzen lagatzen, kiribiltzen eta txirikordatzen obsesio bihurtu arte. Batzuetan...