Artea eta historia ardatz Altzon

Artea eta historia ardatz Altzon

Altzon memoriarako urtea dute aurtengoa. Izan ere, mila urte bete dira Gipuzkoa hitza aurreneko aldiz eskuizkribu batean agertu zenetik, eta, agiri horrek dioenez, Gartzia Azenarizek eta Gayla de Iputzak Olazabalgo Salbatore monasterioa ―egungo Altzoko herrian dagoena― dohaintzan eman zioten San Juan de la Peñako zenobioari (Huesca, Aragoi, Espainia), babespean zituen beste hainbat lurrekin batera. Hain zuzen ere, dohaintza horri dagokion dokumentuan agertzen da lehen...

Nekea eta asperra

Nekea eta asperra

Albistegi espainiar baten kontatu zuten estatuko biztanle askok neke klimatikoa dutela. Pertsona horiek onartzen dute aldaketa klimatikoa badela, baina ez zaiela lehen beste axola. Adituek bataiatu dute fenomenoa: neke klimatikoa. Bataiatzaile horiek larritzat jo dute gertakaria, gizartearen (edo gizabanakoaren) konpromisoak indarra galtzen duelako larrialdiaren kontra egiteko orduan, jende horrek ez duelako esfortzurik egingo, edo ez hainbeste, behintzat, bizimodua konplikatzen badio...

Sexu indarkeriari erantzuna

Sexu indarkeriari erantzuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailean ireki zuen lehen aldiz sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko foru zerbitzua. Lehenengo egoitza Donostian dago, eta, azaroaz geroztik, behin betiko kokalekuan: Kale Berriko 10. zenbakian. Martxoan beste egoitza bat ireki zuen, Arrasaten, Uribarri kaleko 5. zenbakian, eta, Iker Uson aldundiko gizarte inklusioko eta indarkeria matxistaren aurkako arreta zerbitzuko buruak esan duenez, Zaldibian beste egoitza bat irekitzeko asmoa dute orain. Espainiako Gobernuko Berdintasun...

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

Veronica Reyes (Azpeitia, 1979) helburu handi bat lortu nahian ari da: bere seme Iren Reyesen ametsa betetzea. Irenek Duchenneren giharretako distrofia du, eta, gaixotasunak egunerokoa mugatzen dion arren, harentzat futbolean jokatzeko desioak ez du mugarik. Hori dela eta, Veronica Reyes Gipuzkoan gurpil aulki elektrikoko futbol talde bat sortzeko ahaleginetan ari da —aulki elektrikoarekin jokatzen den futbola—, desgaitasun fisikoren bat duten...

«Buruan daukat espedizioak-eta alde batera uztea; ezingo naiz beti horretan aritu»

«Buruan daukat espedizioak-eta alde batera uztea; ezingo naiz beti horretan aritu»

Mendietxe museoan hartu du kazetaria Alex Txikon mendizaleak (Lemoa, Bizkaia, 1981), Azpeitian. Galdera eta galdera artean, hainbatetan jo dio telefonoak; batez ere, museoa handitzeko obretatik iritsi zaizkio deiak. Galdera eta galdera artean, Correoseko banatzailea ere sartu da museora, eta mendizaleak ezin izan du itxaron: elkarrizketa gelditu, eta hark eman dion paketea ireki du. «Australiatik iritsi da; piolet bat da, eta...

Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Gaur egun, Tolosako auzo bat da Bedaio, baina hala izateari utz liezaioke. Izan ere, Tolosako auzo izateari utzi eta Amezketakoa bihurtzea nahi dute hango biztanleen erdiek baino gehiagok, auzoa Tolosatik urruti dagoela argudiatuta. Izan ere, ia hamazazpi kilometro daude Bedaiotik Tolosako herrigunera; Amezketako Ugarte auzora, berriz, sei kilometro pasatxo, eta erdigunera, bederatzi. Auzotarrek martxoaren amaiera aldera aurkeztu zuten eskaeraren eskutitza...

Gazta «on» baterako behar dena

Gazta «on» baterako behar dena

Aurki artzainak eta gazta protagonista izango dira Ordiziako kaleetan berriro. Ohiko azokaren ordez, Artzain Eguna egingo dute datorren asteazkenean, eta goiz osorako egitaraua prestatu dute. Transhumantzia antzeztu eta artzainen lanari balioa emateko asmoz, artaldeek herrigunea igaroko dute, eta Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izango da udaletxeko batzar aretoan. Aurten, Dimako (Bizkaia) Garena jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzitak moztuko...

Karapaixoa

Karapaixoa

Gure etxeko sukaldeko mahaiaren gainean, gauzak azaltzen dira batzuetan. Lagunek, familiakoek, lankideek, maitaleek, pisukideek eurek opari emandako produktuak izaten dira: gaztak, kroketak, bonboiak, ardo botilak, olioa, bizkotxoak, mandarinak, kalabazinak, gominolak, baratxuriak. Eskerrik asko dena delakoagatik dena delakoa gure etxeko sukaldera iritsarazi duzuenoi. Lehengoan, Pazko Iganderako bost-sei-zazpi egun falta zirela, ogi handi arraro bat topatu nuen hantxe, sukaldeko mahaiaren erdian. Hiruki...

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Azken 50 urteetan, herritar asko pasatu da Errenteriako Xenpelar tailerretatik. 1973. urtean hasi ziren han lanean, arte plastikoak irakasten. Harrezkeroztik, milaka istorio sortu dira pintzel eta mihise artean, herriko hainbat eraikin eta kaletan. Hain zuzen ere, istorio horiek berreskuratzeko asmoz, proiektu bat abiatu zuten iaz Xenpelar tailerretan, 50. urteurrena ospatzeko: 23 lagun bildu, eta argazkiak atera zizkieten duela 120 urteko...

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

Leire Andino (Donostia, 1997) eta Mikel Biain (Donostia, 1999) Euskal Herriko etxebizitza sindikatu sozialistako kideak dira. Apirilaren 5ean Donostian manifestazioa egin zuten «etxebizitzaren negozioaren» aurka, eta, emaitzarekin «pozik» badaude ere, esan dute egoera orokorrarekin «kezkatuta» daudela. [articles:2140550] Tentsio eremuak izendatzen ari dira Gipuzkoan. Lagunduko al du horrek etxebizitzaren egoera aldatzen? LEIRE ANDINO: Luze gabe sektore jakin bati gutxieneko onura ekar...