Donostia, euskalduntzea marrazten

Mende honetan bertan Donostia euskalduntzeko asmoz lanean dihardute Donostiako Bagera euskara elkarteko kideek. Horretarako topaketa bat dute datorren asteartean San Telmo museoan, eta udaberrian ekindako Koloreztatu euskararen bidea jardunaldiei jarr...

Mikromatxismoei aurre egin, jabetuz

Mikromatxismoak bizitasun txikiko jarrera matxistak dira. Oso sotilak direnez, normal-normal ikusten direnez, ezkutuan gelditzen dira". Definizio hori eman du Pepa Bojo psikologoak. Adibideak barra-barra daude: "Mikromatxismoek dena blaitzen dute. Tel...

Garraio gastuak ordainduko zaizkie parte hartzaileei

Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik doazen parte hartzaileei garraio gastuak ordainduko dizkie EGK-k, garraio publikoa erabiliz gero. Topaketaren egunean, gastu orria eskatu beharko dute interesa dutenek, eta, ondoren, autobus, tren edo metro txartelekin ba...

Jabetze Eskoletan parte har daiteke oraindik

"Orokorrean pozik gaude programak izan duen harrerarekin". Halaxe adierazi du Arrasateko Emakume Txokoko Amets Beltran de Guevara dinamizatzaileak. Urtean "gutxienez" bi sasoitan antolatzen dituzte Jabetze Eskolak, eta urte amaierarakoa hasia dute jad...

PENTSIOEN ERREFORMAREN AURKA

Espainiako Gobernuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformaren aurka, manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian. Pentsioen murrizketarik ez, Euskal Herrian eredu propioa leloa zeraman pankarta nagusiak; beste bat ere bazegoen, Berriro ere ...

Txorizo lehia Azpeitian

Txorizo lehiaketaAzpeitiaZortzigarren aldiz ospatuko dute bihar Ardo Dastatze Eguna Azpeitian. Aurten, gainera, ardo tragoa mokaduz lagunduta hartzeko aukera ere izango dute hara biltzen direnek, lehen aldiz egingo baitute Gipuzkoako Txorizo Lehiaketa...

“Gazteek errudun konplexua dute”

Zientzia politikoetan eta soziologian doktorea da Domingo Comas (Bartzelona, 1951), eta gazteria politikei buruzko hainbat argitalpen egin ditu. Asteartean hura izango da hizlaria, eta, haren hitzetan, "topaketetako aitona".Zertaz hitz egingo duzu hit...

ESTILO NAHASKETA INTXAURRONDON

Fuel Fandango izen bitxiaren barnean, Nita eta Ale ezkutatzen dira; bigarrena kanariarra bada ere, Kordoban (Andaluzia, Espainia) bizi dira. Flamenko musikaren maitaleak dira, eta horren eragina nabari da egiten duten musikan. Estilo aldetik, funka, elektronikoa eta popa nahasten dituzte abestietan, sintetizadoreak, gitarrak —akustikoak nahiz elektrikoak—, bateria eta ahotsa maisutasunez uztartuz. Hasieratik funtzionatu dute zuzeneko emanaldietan; 80 kontzertu emanak baitzituzten lehen lana argitaratu aurretik. Gaur 22:00etarako Intxaurrondoko kultur etxera joaten denak zuzenean izango du arrakasta hori frogatzeko aukera.

Pozoitutako kanapeak

Artikulu hau orrialde honen goiko ezkerreko izkinan idatzitako egunez irakurtzen baduzu, jakin ezazu gaur Berlingo Euskal Etxeko urteroko afaria egitera goazela. Iñigo Urkullu ez dago gonbidatuen artean, hamabost euroko menua prestatuko digute —edariak barne— eta norbait gorbata jantzita azalduz gero, ostikoka airean irtengo da handik. Juan Karlos Izagirreren mezurik ere ez dugu espero. Ia hobe: New Yorkera bidalitako ditxosozko bideoan bere ingelesa Ana Botellarena baino hamazazpi bat aldiz okerragoa dela egiaztatu ondoren, beldurra eragiten du Donostiako alkatea alemanez saiatzen imajinatzeak.

Elkartuko garenok kuadrilla ezin zentzudunagoa osatzen dugu, eta Manhattanen ez bezala, gaua ia ziur modu atseginean hasi eta bukatuko da. Bakea bermatzera ez naiz ausartzen, ordea. Lehendakariaren umekeriek eragindako liskar tamalgarria ikusita, batek daki etxafuegoak piztu ditzakeen txinparta nondik irits daitekeen. Nire ahotzarra mokadutxoak eta gin-tonikak berdintzeko bakarrik ireki beharko dut, badaezpada.

Izan ere, euskal herritarrok ezaugarri pare batek bereizten gaitu: biktimismoak eta elkarren arteko ezinikusiak. Baigorrin bakartuta bizi den xelebreren bat kenduta, guztiok daukagu lehentasunezko etsai potoloen taldetxo bat. Eta haren alboan, askoz zerrenda joriagoa, etengabe aztertzen eta ebaluatzen ari garen balizko susmagarriz gainezka. Disimulatzeko asmoz, kanpokoek entzuten dituzte birao ozenenak, Madrilgoek eta. Baina gorroto puruenak auzokoentzat gordetzen ditugu. Mendetako historiak ezer erakutsi ez badizu, zabaldu begiak: euskal herritarron kirol nazionala elkarri labankadaka aritzea da. Eta ez gutxitan, modu literalean.

Ni ere izan nintzen gaztea eta idealista, ez pentsa. Dominikar Errepublikara lanera iritsitakoan jausi nintzen, ordea, astotik. Hartan Santo Domingon hogei euskaldun ez ziren izango, eta bi fakziotan banatuta liskarrean zebiltzan etengabe, jeltzaleen eta ezker abertzalekoen arteko ezinikusi patetiko samarrean —txangoa egin beharra daukat hara, dedio, bietako lagunak zertan diren ikusteko—.

Baina pozoiaren itsasoan igeri bizitzeak ere baditu bere abantailak, lehenago itotzen ez bazara. Horrelako zutabe zinikoak bakarrik idazten dira, inongo esfortzurik gabe, New Yorkeko euskal etxekoa bezalako gertakari xelebreak asteroko kontua direlako. Eta herri hau sanoa eta logikoa izan daitekeen itxaropen oro galtzen duzunean, testuinguruak eskaintzen dizkizun plazer frikietaz gozatzen ikasten duzu. Hamaikabat bezalako alderdi politiko bat ezagutu izanaz, adibidez.