Erasoa jo… eta iraun

Kondairak dioenez, haur nintzela attitte zenak egunero irakurtzen zidan, etxeko sukaldean, Arantzazuko egutegia, takoa, eta horrek bilakatu ninduen irakurle goiztiar. Uste dut, hala ere, kondaira horretan aitonak bilobarengan izandako eraginaren mitifikazio edertzaile bat dagoela, eta benetan irakurtzen irakatsi zidana periodikoa izan zela, ni haur nintzenean bestelako luxurik ez baina egunkaria egunero jasotzen baikenuen etxean, La Voz de España, zehazki, astean...