«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

Itsasoan eta lehorretik beti tiraka. Urte asko dira Maika Tameron arraunlari ohia (Errenteria, 1967) hala dabilela. Txikitatik izan du kirola pasio, eta orain 30 urte bihurtu zuen arrauna bere egitekoa. Errenteriako Hibaika arraun elkartearen eta emakumeen arraunaren aldeko borrokalari izaki, Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) eta Kantauriko Arraun Elkartearen (KAE) presidente karguekin uztartzen ditu Hibaika arraun elkarteko ardurak. Nola ari zara...

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dago Amillubi baserria, lur emankorrez inguratuta. Baina, lurreko fruituak nola, hala ari da ernaltzen bertako lurretan beste zerbaiten hazia ere. Izan ere, Biolur elkartea agronekazaritza ardatz izango duen proiektu kolektibo bat egiteko lehen pausoak ematen ari da, Ipar Euskal Herriko Lurzaindia eredu hartuta. «Proiektuaren atzean Biolurren sare guztia dago: nekazariak, abeltzainak, okinak, frutazainak…, baita herritar kontsumitzaileak...

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urte dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua astelehenero mobilizatzen hasi zenetik. «Pentsio duinak» galdegiten dituzte. «Bizitzak erdigunean jar daitezela eskatzen dugu», dio Maite Aristegi mugimenduko kideak. «Espainiako Gobernuari eta talde politikoei eskatzen diegu Kongresuko tramitazioa aprobetxa dezatela, 2023an ezkontidea ardurapean ez duen pentsiodunaren gutxieneko pentsioa hilean 1.080 eurotan ezartzeko, hamalau ordainsaritan». Mugimenduaren arabera, erreformaren ondorioz, gutxienez 743 euroko pentsioa jasoko...

Bertsoak pentsiodunen alde

Bertsoak pentsiodunen alde

«Ari garela/ ari garela/ astelehenero kalean…». Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak jarri du puntua, eta Euskal Herriko zein diasporako pentsiodunei eta 60 urtetik gorakoei egin die erantzuteko gonbita. Izan ere, bere ibilbidean lehenengoz, Bertsopentsiotan izeneko bertso jarrien lehiaketa antolatu du mugimenduak. «Euskal kulturari ekarpen xume bat egitea», horixe du helburu pentsiodunek abiatutako lehiaketak. «Kultur ekimen berri hau bertsogintza, pentsamendu eta ideia...

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Olentzero ez da ausaz joaten Euskal Herriko etxeetara. Lesakara (Nafarroa), Oiartzunera (Gipuzkoa) eta beste zenbait herri eta ibarretara aspalditik joaten da, baina beste herri askotara duela lauzpabost hamarkada hasi zen joaten. Horien artean, lehenengo geldialdietako bat Urrestillan (Azpeitia, Gipuzkoa) egin zuen, 1972an. Ordutik gaur arte, urtero joaten da urrestildarrekin gabon eskean baserriz baserri, eta Gabon gauean, berriz, herritarren etxeetara. 1970eko...

Ekoizle txikien azoka ibiltaria, Lazkaon

Ekoizle txikien azoka ibiltaria, Lazkaon

Leire Aiartzaguena duela pare bat urte jabetu zen sortzaileen artean gehiengo handi bat emakumezkoa dela. «Ez da kasualitatea», dio. Izan ere, haren ustez, zaintza, etxeko ardurak eta bestelako zereginak kontziliatzeko moduko lana da ekoizleena. «Ikusirik beste esparru batzuetako emakumeak biltzen direla, pentsatu genuen emakume sortzaileok ere elkartu gintezkeela, saretu». Hala sortu zuten Dinagu kolektiboa Aiartzaguenak eta beste zenbait ekoizlek. «Emakume...

«Zer omen handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino»

«Zer omen handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino»

Eguberrietako protagonistak, Olentzero eta Mari Domingi ez ezik, gabon kantak ere badira. Herrikoitzat jotzen badira ere, horietako asko ez zituzten aspaldi sortu. Hain zuzen, Imanol Urbietarenak dira Din dan don, Kanta Alleluia eta Kanpaiak jaietan, esaterako. Haren bidelaguna izan zen Kontxi Aizarna (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1958), eta sorkuntza prozesuaren parte izan zen Xirula Mirula musika eta pedagogia eskola-laborategian. 1984ko Gabon...

Abenduko espektakuluak

Abendua hilabete berezia da kontu askorengatik. Batez ere euskaldunondako, eta euskal kulturarendako. Giharra erakusteko unea dela esan genezake, edo urteko balantzeak orekatu eta indartzeko momentua ere badela kultura industriarendako. Aldarrikapenari eta negozioari ―zentzurik onenean― eusteko uneak. Abenduaren hasieran ditugulako urtero egiten diren zita potenteenetakoak, potenteenak ez badira: Euskararen Eguna eta Durangoko Azoka (Korrika eta Euskaraldia bi urterik behin egiten direlako)....

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

Minbizia duten pertsonak eta horien ingurukoak gaixotasunak dakarren prozesuan laguntzea, minbiziaren inguruan dibulgazio lana egitea eta formakuntza dira Inurri elkartearen helburu nagusiak. Baina badute berezitasun bat: ikuspuntu «feminista eta eraldatzaile» batetik egiten dute lan. Urteak daramatzate gaixotasunaren inguruan begirada horren bidez kontzientzia zabaltzen, baina bihar egingo dute gaiaren inguruko (Min)bizi lehenengo kongresua, Donostiako Tabakaleran. Haren antolaketan buru-belarri dabil Jordina Arnau...

«Ezin dugu maratoi bat egin egun batetik bestera; gauza bera gertatzen da elikaduran»

«Ezin dugu maratoi bat egin egun batetik bestera; gauza bera gertatzen da elikaduran»

Hondarribiko Elikaeskola zentroko nutrizionista da Eli Gallego (Hondarribia, 1978). Jendeak elikadurarekin duen «harreman txarrak» kezkatzen du, eta harreman horren adiskidetzea du helburu, batez ere. Hain zuzen, gorputz aniztasuna onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko, hitzaldi ziklo bat antolatu du, beste batzuekin batera. Azaroaren 22an hasi zen programa, eta, datorren ekainaren 26ra bitartean, zortzi hitzaldi emango dituzte antolatzaileek. Bihar izango...