Edangarri bihurtzeko prozesu konplexu bat egin beharra

Kanilatik irteten den ura edateko ona izan dadin, prozesu konplexu bat egiten zaio. Lehenik eta behin, burdina, manganesoa eta beste mineral batzuk herdoiltzeko, ozonoa eransten zaio. Aurreko oxidazioak sorturiko partikulak biltzea eta handitzea helburu duten produktuekin nahasten da, modu horretan, pisua dela eta, jalkitzea eta dekantazioa gerta daitezen. Gero, zaporeak eta usainak kentzeko, silize hareaz egindako iragazkietatik pasatzen da ura. Azkenik, hainbat produktu kimiko gehitzen zaizkio edateko ona izatea bermatzeko eta txantxarra prebenitzeko; hain zuzen ere, kloroa eta, berriro ere, ozonoa batzen zaizkio urari, desinfektatzeko. Hortzen osasunari laguntzeko, berriz, fluorra.