Oholtzatik poltsikora

nor ez da ez hotz ez bero geratuko”. Halaxe jakinarazi dute. Monolokos bakarrizketa saioak barreterapia, txantxak eta umorea ziurtatzen ditu. 30 minutuko agerraldi labur eta dinamikoak dira, eta Donostiako Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan ikusi ahal izango dira egunotan. Bi saio emango dituzte gaur: 20:00etan, Javier Merino eta Susana Soleto ariko dira Lau tabernan, eta, ordubete geroago, Maribel Salas eta Gemma Martinez ariko dira, La Tabernan.

Beste zenbait saio ere izango dira asteburuan Poltsiko Antzerkiaren egitarauaren barruan. Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak Amets zirkoa salgai lana aurkeztuko du. Xorroxin eta Azken pailazoek Amets zirkua ixtera behartuta ikusiko dute euren burua, eta “momentu gogorrei” aurre egin beharko diete. Hiru bider egingo dute emanaldia: gaur, 20:00etan, Etxanierren; bihar, ordu berean, Kontadoresen; eta igandean, 19:30ean, Itsas Aurre kultur etxean.

Riki Lopezek umorea eta musika uztartuko ditu igandeko saioan. Autokritika dute oinarrian haren abestiek, eta, bakarrizketa bidez, kantu berriak nahiz klasikoak uztartuko ditu Dabadaba aretoan, 20:00etan.

Poltsiko Antzerkia Donostiako 24 gunetara iritsiko da guztira. Asteburu honetatik haratago, saio gehiago ere izango dira hilaren 24ra bitarte: Atea Teatro konpainiak Ekoetikopatetikobikoa antzezlana, Joseba Usabiaga aktorearen Oroitza-penak saioa eta Kidam magoaren Sekreturik ez ikuskizuna dira horietako batzuk.

24. Poltsiko Antzerkia

Hilaren 24ra bitarte, Donostiako hainbat gunetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.