“Ohorezko” musika doinuak mende laurdenarentzat

Duela 25 urte, 1990. urtean, Itsas Mendi taldeak lehenengoz antolatu zituen Pasaia Donibaneko musika jardunaldiak. Azken urteetan, musikaren erakusleiho garrantzitsu bihurtu dira herrian, eta, urteurrena baliatuta, “ohorezko egitaraua” prestatu dute aurten. Bihar, Donostiako Orfeoiak —irudian— emanaldia eskainiko du, 20:15ean, San Joan Bautista bataiatzailearen elizan. Igandean, Itsas Mendi txistulari taldea ariko da ordu eta toki berean. Hurrengo asteburuan bukatuko dira jardunaldiak, Ametsa Gazte abesbatzaren eta Konstantzia musika bandaren saioekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.