Andre kalea eta beste emakume izenak

Hainbat urtean Hernaniko Kardaberaz kalea izandakoari izena aldatu zioten iaz; Andre kalea izena du orain, XIX. mendean lau urtez izan zuen izena berreskuratuz. Berdintasun Kontseiluko kideen ekimenez egin zen aldaketa, eta orain beste pauso bat egin behar delakoan daude. Izan ere, Hernaniko 24 kalek dute gizon izena, eta seik bakarrik emakume izena; gainera, pertsona errealak dira 24 gizon horiek, eta emakumeetan, berriz, “denak Ama Birjinak, santuak eta halakoak dira”.

Hori aldatzeko lehen urrats moduan, Hernaniko emakume esanguratsuen inguruko ikerketa lana egin beharko du Berdintasun Kontseiluaren hurrengo beka eraman nahi duenak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.