Atzo eman zitzaion hasiera Sagardo Apuruari, Donostian, baina beste hiru egun gelditzen dira sagardoaz eta sagardoaren inguruko jarduerez gozatzeko.
Gaur
11:30. V. Sagardo Apurua Pintxo Txapelketa.
12:00. Pintxo txapelketa herrikoia.
12:30. V. Sagardo Apurua Pintxo Txapelketaren sari banaketa
18:00. V. Sagardo Apurua Sagardo Cocktail lehiaketa.
20:00. Bertso dasta musikatua Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Imanol Kamio bertsolarien eskutik. 8 euro.
12:00etatik 18:00etara. Albaolaren ontzigintza erakustaldia. Arotzek, egurrezko tornu batekin, San Juan baleontziaren txirrikak landuko dituzte.
Bihar
10:30. Zazpi Lurraldeen 2018 uztaren aurkezpena.
11:00. Museo Enogastronomikoen sarearen eskutik, tailerrak umeentzat.
14:30. Bazkari Gidatua KM0. Tokiko bertako produktuez egindako otordua, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako sagardo eta deribatuekin uztartuta.
18:00. Estanga anai-arrebekin, erromeria.
Igandea
12:00. Herri kirol saioa. Aitzol Atutxa eta Irati Astondoa ariko dira, aizkoran; eta Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza aita-alabak, harria jasotzen.
12:45. Dastatze gidatua, Mikel Garaizabal enologo-sumillerrarekin. 4 euro
13:30. Dastatze gidatua, Mikel Garaizabal enologo-sumillerrarekin. 4 euro.
14:15 Dastatze gidatua Mikel Garaizabal enologo-sommellierrarekin. 4 euro.
Leave a Reply