Egitaraua. Ingurumena Herritik

Azpeitiko plazan izango da azoka, bihar, 10:00etatik 14:00etara.

Energia eredu berriak

Erakusketa. Energia berriztagarrien ingurukoa, Usurbilgo Lanbide Eskolak .

Mokaduak. Eguzki labeetan prestatuko dituzte.

Informazio gunea. Fracking Ez.

Mugikortasun iraunkorra

Erakusketa. Bizikleta elektrikoak izango dira ikusgai.

Postua. Bizikletan Bizi.

Oinezko martxa. Azpeiti eta Urrestilla arteko bidegorria eskatzeko. 10:00etan aterako dira Urrestillatik.

Zero Zabor filosofia

Tailerra. Haurrentzat material birziklatuekin musika tresnak egiteko tailerra, Arte eta Diseinu eta Metal Boskoteak antolaturik.

Bilgunea. Auzokonpostaz, Sanagustin kulturgunean.

Bigarren eskuko materialen eta eskualdeko artisauen azoka.

Mokadu beganoak. Oinaz Animalista Taldeak prestatuta.

Tailerra. Harizko loreak egiteko tailerra.

Informazio gunea. Liztor asiarraren ingurukoa.

Erakusketa. Fotoarazketa eta bioeraikuntza. Lastozko etxolatxoa egingo dute umeek.

Apainketa. Herriko merkatariek erakusleiho eta kaleak apainduko dituzte.

Leave a Reply

Your email address will not be published.