1978an bi neska gazteren eskaera, parte har zezaten

Neskek Irungo alardean parte hartzeko lehen ahaleginak 1970eko hamarkadan egin ziren. 1976an hasi ziren planteatzen, Alardeko Musika Bandako zuzendariordeak hiru emakume sartzea proposatu zuenean. Alardearen Batzordeari egin zion proposamena, baina bandako emakumeek beren lekua eskatu zutenean, ez zieten eztabaidarako aukerarik eman, eta gizonek bakarrik parte hartzea erabaki zuen.

1978. urtean, bi gazteren ekimenez, honako izenburu hau zeraman gutuna plazaratu zen: Isabel eta Rosaren idatzia San Martzial Alardean nesken konpainia bat osatzeari buruz. Horretan, hogei urte geroago Bidasoaldeko Emakumeak taldeko emakumeek planteatu zituzten arrazoi berak azaldu zituzten. Honela dio idatziak: “Desfilatzeko eskaera egiten dute irundarrak direlako. Eskubidea dutelako. Jaiak elkartuagoak eta alaiagoak izango liratekeelako. Eta gizonak bezala jantzita desfilatu nahi dute, ez kantinera gisa”. Aldarrikapena are gehiago zabaldu zen 1979. urtetik aurrera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.