‘Dispertsioff’ ekinaldia

Bi eguneko egitaraua prestatu dute Orion Dispertsioff ekinaldiaren antolatzaileek.

Gaur

19:00. Motxilaren Umea Rita Naveirak zuzendutako dokumentala eta mahai ingurua, Galtzarri gunean.

Bihar

11:00. Porrotxekin, irriak, kantuak, dantza eta marrazkiak Xuarentzat, plazan. Ondoren, sagardoa eta pintxoak.

14:00. Herri bazkaria, Etxeluze gaztetxean.

18:30. Apalatxe taldearen kontzertua, Kolon Txiki tabernan.

22:30. Kontzertuak Etxeluze gaztetxean: Giranice, Sofa, Bar Remigio eta Itziarren Semeak. Ondoren, DJ Peitxer eta DJ Goio.