an>2018-03-30

Gazteak eta ekintzaileak

Gazteak eta ekintzaileak

Ikerne Zarate
Internet bidez erositako produktuak jasotzeko armairu elektroniko baten prototipoa sortu dute, elkarlanean, Iker Ruzo eta Andrea Espada donostiarrek, Pedro Rodriguez asturiarrak, Tibi Gabriel Bencea irundarrak, Julen Iurramendi urnietarrak eta Julen Arruabarrena errenteriarrak.

Tradizio bihurtu den azoka

Tradizio bihurtu den azoka

Aitziber Arzallus

Aste Santuko jaiegunak eguzkiaren epelaren bila joateko baliatu dituzte batzuek; ezagutzeke zuten hiriren batera bidaiatzeko beste batzuek; edo eskiatzera joateko; edo beste nonbaitera bidaia egiteko. Baina egunotan etxe aldetik ibiltzeko hautua egin dutenak ere badira, ondo pasatzeko inora joan beharrik ez dagoela pentsatuta. Horientzako proposamen ona izan liteke Zarauzko XVIII. Garagardo Azokara joatea. Batek baino gehiagok Aste Santuko tradiziotzat du jada, inola ere galdu ezin den azokatzat.

Egiaztatzeko modu bakarra dut

Danel Agirre

Teologo anglikano gasteiztar bat izan nuen klasekide, unibertsitatera izterren artean Chopper ikusgarri bat zuela agertzen zena. Iron Maidenen kontzertu batean topatu nuen behin, kamisetarik gabe izerditan blai, gurutzedun zintzilikarioa lepoan, The number of the beast kantuarekin trantzean. Aspaldian, Nabarraren eta musulmanik gabeko Europa zuri kristauaren defentsa sutsuan dabil sarean, eta feministak astintzeko indarrak ere geratu ohi zaizkio. Bizitzaren misterioaren gremioan dabiltzanekin beti gertatzen da: teologo anglikano gasteiztarra benetan da morroi originala.