Berdintasunaren atea alderik alde zabalduta

Berdintasunaren atea alderik alde zabalduta

Unai Zubeldia

Nekeza izateak ez du esan nahi ezinezkoa denik; trabak egongo dira parean, zailtasunak, begirada zitalak, ezinikusiak… Baina, sarritan, ezin askori aurre egiten laguntzen du nahi izate hutsak. Garai ilunenak ahaztuta, eta oztopoei begietara begiratuta, duela urte gutxi ezinezkoa zena lortzen ari dira hainbat diziplina uztartzen dituzten hamaika talde.

Dibertsitate funtzionala horixe bakarrik dela erakusten ari dira hainbat eta hainbat artista, dibertsitatea, bestelakotasuna, arauz kanpokoa, baina ez besterik. Irungo Ezezagunok antzerki taldea eta Donostiako Verdini dantza taldea dira konpainia horietako bi. Ezezagunok taldeak joan den otsailaren 2an taularatu zuen bere azken lana, La paz y otras lunas, Irungo Amaia antzokian, eta Verdinik etzi eskainiko du 25 urteotako ibilbidea biltzen duen ikuskizuna: Nire, zure, gure Verdini: 25 urte.

Kultur arloan nor izateko, gogotik lan egin behar izan dute artista horiek, baina herritarren babesa jasotzen ari dira antzokietan. Joan den larunbatean 600 lagun bildu ziren Amaia antzokian, eta sarrera gehienak salduta daude jada Verdiniren etziko emanaldirako. Berdintasunaren atea alderik alde zabaltzeko borrokan jarraitzeko prest daude bi konpainia horiek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.