Egun osoko egitaraua Hondarribian

Hondarribian ez dago AEKren euskaltegirik, baina hori ez da aitzakia Korrikaren inguruan egun osoko festa ez egiteko. Astelehenean, 00:54an, igaroko da euskararen aldeko lasterketa handik, eta, gaur, Korrika Txikia eta, lehen aldiz, Korrika Gaztea egingo dituzte. Bihar, berriz, egun osoko egitaraua atondu dute, eta karpa erraldoia jarri dute Kasino Zaharrean.

Jaiari 11:00etan emango diote hasiera, erraldoi eta buruhandien kalejirarekin. 12:30ean, poteo musikatua egingo dute, Portutik Kasino Zaharrera, eta herri bazkaria izango da han, 14:00etan. Andoni Ollokiegiren emanaldiarekin jarraituko du festak, 18:00etan, eta Suaia eta Ama Rebel taldeek joko dute jarraian. DJek jarriko diote amaiera egunari.

Donostiako Parte Zaharrean ere egun osoko egitaraua atondu dute biharko: Txillardegiren Klika dokumentala eskainiko dute 12:00etan, eta kantu-kalejira izango da gero; 14:30ean, barrikote-bazkaria egingo dute, Konstituzio plazan; 18:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira; eta 18:30ean,txokolate jana. Grosen, Katalunia plazan egingo dute jaia bihar, 16:30ean: haur eta gazteentzako jolasak, erraldoiak dantzarazteko ikastaroa, musika, askaria…

Leave a Reply

Your email address will not be published.