Gipuzkoan hiru esparru: Tolosa, Irun eta Donostia

Carlos Hernandez kazetari espainiarraren ikerketa bati esker, 36ko gerrari buruzko datu gehiago jakin ahal izan dira duela gutxi. 1936 eta 1959 artean, guztira, 296 kontzentrazio esparru izan ziren Espainiako Estatu osoan; uste baino ehun gehiago, hain zuzen. Kalkuluen arabera, 700.000 eta milioi bat lagun artean igaro ziren eremu horietatik, eta bakoitzak, batez beste, bost urte igaro zituen bertan. Esklabo gisa herri lanetan behartuta aritzeaz gain, gosea, torturak eta heriotza jasan behar izan zituzten presoek.

Helburu bakarra zuten frankistek: herritar horiek Espainiaren alde egitea. Hamahiru kontzentrazio esparru izan ziren Hego Euskal Herrian: Araban eta Nafarroan lau, Gipuzkoan hiru (Donostian, Irunen eta Tolosan), eta Bizkaian bi. Eremu berriak eraikitzeaz gain, lehendik zeudenak eta kirol guneak ere erabili izan zituzten, Irungo Gal estadioa, esaterako. Gerrako azken urteetan erabili zuten Tolosako zezen plaza, 1939ko otsailetik maiatzera arte.

Leave a Reply

Your email address will not be published.