Kirola eta kultura bat eginda, Pro Zarautz lehiaketan

Asteazkenean hasi zen Pro Zarautz surf txapelketa, eta etzi arte izango da goi mailako lehia Zarautzen. Olatuetako lehia baino askoz gehiago da, ordea, Pro Zarautz. 170 surflarik parte hartuko dute txapelketan, baina uretatik kanpo ere izango da ikuskizunik.

Gaur, 09:00etan, yoga saioa izango da hondartzan, eta 11:00etan jarriko dute FederArteren merkatua. Dantz Festibalaren ondoren (19:00), DJ saioak izango dira gauean, Bederen, Beraetxe eta Marmol tabernetan. Bihar kontzertua izango da, eta etzi 16:00etan amaituko da txapelketa, sari banaketarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.