Iazko gatazka

Iazko uda beroa izan zen Gipuzkoako hondartzetan. Eta ez eguraldiagatik, sorosleen protestengatik baizik. Gurutze Gorriari eta udalei eskatu zieten lan baldintzak gutxienez igerilekuetako sorosleek dituztenekin parekatzeko, baina, haiek kasurik egiten ez zietela ikusita, protestak hasi zituzten. Azkenean, bakea sinatzeko gai izan ziren, grebara joan beharrik gabe.

Eskatzen zutena

Soldata igoera. Gutxienez igerilekuetako sorosleek adina kobratzea. Mila euroren bueltan kobratzen zuten hondartzetakoek, eta 1.500-1.600 igerilekuetakoek.

Ordutegia. Kontratua betetzeko, egunak gutxitzea eta jende gehiago hartzea.

Aldizkako kontratu finkoa. Hiru urtez hondartza batean lan egiteko kontratatzen duten soroslea langile finko gisa hartzea.

Antzinatasuna. Esperientziadun sorosleei antzinatasuna aitortzea eta saritzea.

Baldintzen bermea. Negoziazioa udalekin egin behar zutela uste zuten, lortutako baldintzek berme bat izateko.

Lortu zutena

Soldata igoera. Onartu zuten lehen urteko sorosleei hileroko soldata berrehun euro igotzea, eta bigarren urtetik aurrerakoei, laurehun euro. Laugarren urtetik aurrerakoei antzinatasuna aitortzea ere hitzartu zuten, eta hori saritzea, 118 euroko gehigarriarekin.

Jaiegunetan gehiago kobratzea. Lan egindako igande eta jaiegunengatik %15 gehiago ordainduko zietela agindu zieten.

Aldizkako kontratu finkoa. Hiru urtez hondartza batean lan egiteko kontratatzen duten sorosleari aldizkako kontratu finkoa egitea, nahiz eta probak urtero egin.

Subrogazioa. Sorospen zerbitzua emango duen enpresa edozein delarik ere, aurretik lan horretan aritutako profesionak hartu beharko ditu. Udalei dagokie enpresei betebehar hori ezartzea. Lehiaketa publikoaren pleguetan zehazten dira horrelakoak.

Baldintzen bermea. Adostutako neurriak zerbitzua esleitzeko pleguetan jartzea onartu zuten udalek, eta hobekuntzak aplikatzeko baliabideak jartzea ere agindu zuten. Adostutakoa betetzeko konpromisoa hartu zuen Gurutze Gorriak ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.