Azaroan jarri nahi dute martxan Behatokia

Azaroan jarri nahi dute martxan Behatokia

EH Bilduk, datuak eman ez ezik, hainbat gomendio eman eta egiteko batzuk ere zehaztu ditu: turismoaren 2017-2021eko gida plana betetzea, turismoaren behatokia sortzea, eremu aseak zabaltzea, tasa turistikoa ezartzea…

“Azaroan jarriko da martxan Turismo Jasangarri eta Adimendun baten Behatokia”, erantzun du Donostia Turismoa SAk. Behatokia osatzeko zain dago EH Bildu, baina, dioenez, ez du ezertarako balioko sektorea soilik hartzen badu kontuan, eta herritarrak kanpoan uzten baditu. Azarorako martxan jarriko dela ere auzitan jarri du EH Bilduk.

Turismo tasari buruz, ezkor dago EH Bildu. “EAJ eta PSE-EEren esku dauden erakundeek borondatea azaldu duten arren, ez dirudi epe motz-ertainean indarrean jarriko denik, sektorea kontra baitago”. Donostia Turismoa SAk dio udalak jada eskatu diela aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tasa hori indarrean jartzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.