Antiguako jaiak

Joan den asteburuan hasi ziren Donostiako Antigua auzoko jaiak, baina asteburu luzea daukate gaurtik astelehenera arte. Besteak beste, poteo elegantea izango dute gaur, eta San Sebastian eguna astelehenean.

Urtarrilak 17, ostirala

17:00. Txokolate jatea eta mozorro festa. Eguraldi ona egingo balu, Gaskuña plazan; bestela, frontoian.

17:00. Ziklo-kross kinkia, auzoan zehar.

19:30. Herri luntxa, Txalupagillene plazan, ondoren poteo elegantera doazenentzat.

19:30. Poteo elegantea, auzoan zehar, Iraunkorrak txarangarekin eta edabe magikoaz lagunduta.

20:00. Madres y pasotas, Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik, Imanol Larzabal aretoan (Lugaritz). Sarrera: 5 euro.

20:00. Kontzertua: La Regadera eta Natali, Dokan. Sarrera: 10-12 euro.

22:30. Auzo-rock 2020, Antiguako frontoian: Silicies Grizzlies, Kontrabando eta Khatxis.

Urtarrilak 18, larunbata

11:30. Dantza ikuskizuna eta flashmob-a, Antiguako frontoian.

16:00-17:30. Haurrentzako jolasak, Gaskuña plazan. Euria egingo balu, Antiguako frontoian.

18:30. Buruhandiak, Matia kalean barrena.

18:30. Mus txapelketa, Antiguotarrak elkartean.

20:00. Kontzertuak: Kaos Urbano, eta The Guilty Brigade, Dokan. Sarrera: 10-13 euro.

20:00. Kontzertuak: Jotakie eta Plan B, Txantxarreka gaztetxean.

22:30. Antigua Rock 2020, Antiguako frontoian: Lisabo, Mursego eta DJ Telmo Trenor.

Urtarrilak 19, igandea

10:00. Dultzaina jotzaileak, Matia kalean barrena.

12:00. Kaña bi kaña, elizatik hasi eta auzoan barrena.

12:30. Patata-tortilla txapelketa, Txalupagillene plazan.

19:00. Iraunkorrak txarangarekin kalejira, Antiguan barrena.

19:00. Buruhandiak, Merkatu plazatik abiatu eta Matia kalean barrena.

00:00. Ikurrinaren igoera, Gaskuña plazan, Sansustene elkarteko danborradaren eskutik.

00:10. Club de Tenis danborradaren irteera.

00:30. Zubimusu danborradaren irteera.

02:00. Santo Tomas lizeoko danborradaren irteera.

03:00-06:00. Antiguatar guztientzako herri danborrada, Iraunkorrak txarangak lagunduta, Matia kalean barrena.

04:00. Santa Teresa ikastetxeko danborradaren irteera.

Urtarrilak 20, astelehena

07:00. Gazte danborradaren irteera, Alfonso XIII.aren plazatik abiatuta.

09:00. Jakintzako gurasoen danborradaren irteera.

11:00. Istingorra danborradaren irteera.

11:30. Xexene danborradaren irteera.

12:00. Gaupaseroen argazkia, Antiguako frontoian.

12:00. Orkresta elektrotxaranga, auzoan barrena.

17:00. Haur danborradaren irteera.

17:00. Ekintza danborradaren irteera.

17:00. Benta Berriko Lagunak danborradaren irteera.

17:30. Txirain danborradaren irteera.

17:45. Ur Ttanta danborradaren irteera.

18:00. Antiguoko Kirol Elkartea danborradaren irteera.

21:00. Baso Etxea danborradaren irteera.

00:00. Ikurrinaren jaitsiera, Gaskuña plazan, Baso Etxea elkartearen eskutik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.