Tradizio luzeko programa Lazkaon eta inguruan

1974an hasi zen Lazkaoko Maizpide euskaltegia udako ikastaroak antolatzen, eta, hasierako urte haietan, herritarren etxeetan egiten zuten lo ikasleek, familia euskaldunetan. 1988an ireki zuten barnetegia, eta 2000-2001eko ikasturtera arte mantendu egin zuten udak familietan igarotzeko aukera hori. Ordutik, urte osoan zehar egoten da martxan programa. “Hizkuntza bizia” irakastea edo horretarako bidea ematea da helburua, besteak beste, ikasleek egoera naturaletan sortzen diren elkarrizketak ulertzeko gaitasuna lortzeko, ikusteko euskaltegian ikasitakoa eguneroko harremanetan erabiltzeko gai direla eta euskaltegiko hizkuntza ereduez gain beste batzuk ere jartzeko ikasleen eskura.

Leave a Reply

Your email address will not be published.