Arrazakeriari eta estereotipoei aurre egiteko eredu

Jolas eta Ekin patzuergoaren Giza eskubideak: arrazakeria eta estereotipoak proiektuan parte hartzen ari da Abdoulaye Saar senegaldarra, eta, horren bitartez, bere bizipenak kontatzen ari da Gipuzkoako eskoletan. Laura Roux erakunde horretako hezkuntza teknikariaren arabera, proiektuaren helburua da “munduaren analisi kritikoa eta parte hartzea indartzea eta sustatzea, tresna arrakastatsuak baitira bizitzarako gaitasunak garatzeko”. Horrez gain, herritar “kritiko eta arduratsuak eta giza eskubideak, parekotasuna eta beren inguru hurbila hobetzeko konpromisoa dutenak” hezi nahi dituztela azaldu du.