Ospitaletik kanpo jaso nahi dituzte botikak

Gaur egun, ospitaleko farmaziara joan behar izaten dute GIBa dutenek egunero hartu beharreko botiken bila, ospitaleko medikazio moduan daudelako katalogatuta. Harri Beltza elkarteak urteak daramatza bestelako aukera batzuk ere martxan jartzeko eskatzen, sistema deserosoa iruditzen zaiolako gaur egungoa; izan ere, aldian-aldian, dena utzi, ospitalera igo, ilaran zain egon eta abar egitea eskatzen die horrek.

Gainera, ikusten dute gauzak aldatzeko aukera. Konfinamendu garaian, esate baterako, batzuei etxera bidali zizkieten botikak, eta ez zen arazorik izan. ” Beti horrela egin izan delako horrela mantentzeak ez du zentzurik”, diote Harri Beltzako kide Joseba Errekalde eta Joseba Zabaletak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.