Metalgintzako ituna

Urrian adostu zuten Adegik, ELAk, LABek eta CCOOk Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena. 2022ra arte egongo da indarrean.

Puntu nagusiak
Soldata. Soldata tauletan %8,8ko igoera adostu dute 2011tik 2019 urtera (baita dieta, bidaia eta abarretan ere), eta %0,8koa 2020rako; guztira, %9,6koa. 2021 eta 2022rako, KPIa bermatuko da sektoreko enpresa guztietan (indizea negatiboa balitz, aldea ez litzateke itzuli beharko).
Lanaldia. Ez da murriztuko.
Aurrerako eragina. Mugagabea izango da.
Malgutasuna. Ez da gehituko, baina enpresek hiru egun lehenago beharrean, bost egun lehenago eman beharko dute abisua.
Azpikontratatutakoak. Mantentze lanetan, biltegian eta logistikan, garbiketa industrialean eta telefono instalazioetan aritzen diren azpikontratatutako langileentzat subrogazioa onartzen du itunak.
ABLE bidezko kontratuak. Gehienez urtebetekoak izango dira, eta epealdi hori nahiz aldi baterako kontratuena antzinatasunerako aintzat
hartuko da.
Osasun azterketak. Lan orduetatik kanpo egiten diren kasuetan, enpresak bere gain hartuko du horren kostua.
Lehentasuna. Gipuzkoakoa Espainiako lan hitzarmenaren gainetik egongo da.