Txertaketan lehentasuna nahi dute tabernariek

Asteartean, hamar minutuko lanuzteak egin zituzten Gipuzkoako zenbait ostalarik, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak deituta eta Espainiako Estatuan antolatutako protesta batekin bat eginez. Salatu zuten sektoreak urtebete daramala neurri murriztaileak jasaten, eta horiei aurre egiteko laguntza zuzenak eskatu zituzten, baita enplegua erregulatzeko espedienteak aurtengo urte osora zabaltzea eta zergak ez igotzea ere.

Horrez gain, datorren udari begira, osasun pasaporteekin neurriak malgutzeko eskatu zuten, eta, horrekin batera, sektoreko langileak txertaketa kanpainan lehentasunez sartzeko ere bai.

Leave a Reply

Your email address will not be published.