Motzean

Zuretzat zer da alardea?
Historia, komunitatea, alaitasuna, harrotasuna, kideak…
Zein izaten da alardeko momenturik onena?
Teiroa.
Alardearen zein irudi daukazu buruan iltzatuta?
Hainbeste dira… 1997ko alardea, agian, aldapa igotzen jendeak inguratuta. Baita Aizea Susperregiren amonaren unea ere [80 urterekin atera zen alardean, lehenengoz].
Alardearekin lotutako pertsona bat?
Nire anaia Pello.
Momenturik ilunena?
1997ko alardearen bozketa.
Lorpen bat?
Alardea bera.
Lortzeko duzuna?
Alarde bakarra.
Gazteentzako aholku bat?
Alarde publikokoak badira, goza dezatela, eta gogoan izan dezatela non dauden.
Eta alarde baztertzailekoentzat?
Pentsa dezatela garrantzitsuagoa dela batzen gaituena banatzen gaituena baino.