Ibilbide bat egingo dute emakumeen ekarpenak jasota

Irurako Udalak herriko emakumeen memoria historikoa bilduko duen ibilbide bat osatuko du parte hartze prozesu baten bitartez. Uztailaren 20an egin zuten proiektua lantzeko lehen bilera. Farapi kooperatibak gidatuko du parte hartze prozesu hori, irailetik aurrera, eta, sustatzaileek azaldu dutenez, herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Udal ordezkariek aitortu dute Irura Moretuz talde feministak “ezinbesteko eginkizuna” izango duela prozesuan, “ibilbideari forma eta edukia emateaz arduratuko baitira”.

Parte hartze prozesuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, eta egitasmoa 2022ko martxoaren 8rako prest egotea espero dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.