Tolosako Udala Oria ibaia garbitzen ari da egunotan

Aurten ere Oria ibaia garbitzen ari da Tolosako Udala. Ikastetxeekin eta Zehar elkarteko errefuxiatu talde batekin elkarlanean ari dira ibaia garbitzen. Horiez gain, Tolosako beste hainbat elkartek ere parte hartuko dute; esaterako, Zumardia elkarteak. “Herritarren inplikazioa funtsezkoa da, eta guztion ardura da ibaia garbi mantentzea. Aurrerapausoak emateko kontzientziazioan dago gakoa”, esan du Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.