Munillak esanak

“Haitiko hondamendia baino gaitz handiagoak badaude; sufritzen ari direnek hil ostean betiereko bakea izango dute”

2010eko urtarrilaren 14a

“Elizak kezka asko ditu; familia tradizionalaren defentsa egitea eta abortuaren aurkako mezua zabaltzea handienetakoak. Bizitzeko eskubidea ukatzen bada, zer geratzen zaigu?”.

2010eko urtarrilaren 17a

“Abortuak andrearen suizidio psikologikoa, demografikoa eta morala dakar”.

2012ko otsailaren 14a

“Egunero-egunero ari da hazten emakumeak Elizan duen rola. Baina hori ez da nahastu behar emakumeak apaiz izateko aldarrikapenarekin. Gai horretan, Elizak argi esan du ez duela aginpiderik tradizioa aldatzeko, Jesu Kristorengandik jaiotzen baita”.

2013ko otsailaren 24a

“Abortua kultura modernoaren orrialde beltzenetako bat da. Emakumearen eskubide bat balitz bezala justifikatzean, ahaztu egiten da abortuen erdiak baino gehiago fetu femeninoenak direla. Bizitzaren eta heriotzaren artean ez dago erdibiderik”.

2013ko otsailaren 24a

“Deabruak gol bat sartu dio kausa feministari, barrutik sartu ere. Feminismoak emakumeak hara-kiria egitera bultzatzen ditu. Muturreko feminismoak biktima bilakatzen du emakumea eta kausa femeninoa. Abortua emakumeen aurkako genozidioa da”.

2018ko martxoaren 6a

“Tradizioak beti azaldu izan du ekintza homosexualak intrinsekoki desordenatuak direla”.

‘Sexo con alma y cuerpo’ liburua

Leave a Reply

Your email address will not be published.