Sareren deialdiak

Gipuzkoako eskualde gehienetan hainbat ekitaldi daude antolatuta biharko, Sarek deituta. 3.127.326 kilometro pilatzeko helburua gogoan, urriaren 8an Donostian egingo duten ekitaldi nagusia dute denek jomugan.

Aretxabaleta. Atxabalta konponbidearen alde! 1.000 kilometro baietz! erronka. Urkulu urtegiari itzulia (6,7 km), 10:30ean Koruetako begiratokitik abiatuta.

Deba-Mutriku. Bide gorritik ibilaldia. Irteerak, 11:00etan, Mutrikuko biribilgunetik eta Debako Plaza Zaharretik. 12:00etan topaketa, Arbeko zabalgunean.

Donostia. Donostiatik Igeldora ibilaldia, 11:00etan Clara Campoamor plazatik abiatuta (Mirakontxa). Igeldora iritsita, mokadutxoa eta txotxa.

Errenteria. Etxerako bidean zubiak sortzen ekinaldia. 12:30ean giza katea egingo dute, Panierreko zubitik abiatuta.

Irun-Hondarribia. Bidasoa urdinduz ekinaldia. Martxa, musika eta hamaiketakoa; 10:30ean abiatuko dira Irungo Santiago kaletik, eta 11:30ean elkartuko dira Urruñan, Xaian. Ondoren, Irunera itzuliko dira.

Orio. Etxerako bidea saretzen. Ibilian martxak Oriora: Adunatik (08:45), Villabona-Amasatik (08:30), Andoaindik (08:30), Asteasutik (08:30), Lasarte-Oriatik (09:15), Usurbildik (10:00) eta Zizurkildik (08:30). 11:30ean Orion elkartuko dira, autobide azpian, eta 12:00etan abiatuko dira Zarauztik. 13:30ean ekitaldia izango da Orion; 14:00etan, bazkaria, eta 17:30ean, Distopia elektrotxarangaren kontzertua, jokoak eta haurren txokoa.

Tolosaldea. Tolosaldea ibilian-ibilian, etxerako bidean. Tolosako Plaza Zaharretik kalejira (12:00). Lau adar iritsiko dira Anoetatik (11:00), Alegiatik (11:00), Lizartza-Txaramatik (11:15) eta Ibarratik (11:30).

Urretxu-Zumarraga. 11:00etan, bizikleta martxa, Lizeotik hasita, eta 12:00etan ekitaldia, Potrosen. Pintxoak egongo dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published.