Hitzaldi bat izango da ostegunean Donostian

Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Nazioarteko Eguna izango da hurrengo osteguna, maiatzaren 19a, eta Gipuzkoako Accu elkarteak hitzaldi bat antolatu du egun horretarako. Donostiako Intxaurrondo kultur etxean jarri dute hitzordua, 17:00etatik 19:00etara. Ana Isabel Muñagorri izango da hizlaria, Osakidetzako Digestio unitateko burua. Pandemia garaian egindakoaren berri emango du Muñagorrik.

Osakidetzako Digestio unitateko buruarekin batera, beste bi mediku izango dira hitzaldian: Iker Muñagorri onkologian aditua eta Jon Estampa digestio kontuetan aditua. Tumoreen prebentzioari buruz hitz egingo du Muñagorrik, eta terapia berriak izango ditu hizpide Estampak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.