120

ZENBAT FITXA SORTU DITUZTEN TXIKIPEDIAN

Ingurugela proiektuan, Gipuzkoako 50-60 eskolatako ikasleek landareei buruzko “120 bat fitxa” sortu dituzte Txikipediarako. Hala jakinarazi du Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kideak. “Eskola bakoitzari eskatu genion bi landareren fitxa osatzeko eta Txikipedian jartzeko”. Aurretik, formakuntza saio bat egin zuten eskoletako arduradunekin. “Lehen, ez zegoen ezer, eta 120 bat fitxa daude orain. Helburua, azkenean, ez zen liburu bat idaztea, ekarpen txiki hori egitea baizik”. Gonzalezen ustez, “jende askok parte hartu izana” da benetan txalogarria. “Are gehiago, ikasleentzat eurentzat garrantzitsua eta polita da jakitea eurek egindako lana edonorentzat ikusgai dagoela webgune batean”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.