Beste itzulpen batzuk ere martxan dira jada

Dorian Grayren erretratua lanaren azpieuskalkietako bilduma haziz joango da datorren urtean. Izan ere, Aitor Aranak dagoeneko idatzia du hegoaldeko goi nafarrerazko bertsioa, Garesko aldaeran, eta udaberrian argitaratuko da. Erronkarierazko bertsioa idazteari ere ekingo dio datorren urtean. Bizkaierazko bertsio bat ere martxan dago jada: Eukene Herrera ari da egiten. Ipar Euskal Herrikoak egitea “asko” gustatuko litzaiokeela ere aitortu du Aranak.

Hori ez da, idazlearen iritziz, irakurle arruntentzako lan bat, “euskalkizaleentzat” egindakoa baizik. Tokian tokiko euskara zerbitzuetan daude eskura.

Leave a Reply

Your email address will not be published.