Beasainerako sarrerak eskura daitezke jada

Paradisu ihes gela pedagogikorako Orion prest zeuzkaten txanda guztiak beteta daude jada —ehun jarri zituzten herritarren eskura—, baina dagoeneko eskura daitezke Beasainerako txartelak —beste ehun saio eskainiko dituzte 2023ko urtarrilaren 27tik martxoaren 31ra—. 623-55 85 55 telefono zenbakira deituta edo info@ihesgelapedagogikoa.eus helbidera idatzita hartu daitezke sarrerak.

Beasainen, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean izango dira saioak asteazken, ostegun eta ostiraletan, eta 10:00etan, 11:30ean eta 13:00etan larunbatetan. Parte hartzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.