Azaroaren 26an omenaldia egingo diote Idoia Otegiri

COVID iraunkorraren eraginez, Idoia Otegi Tolosako Topiceko zuzendariak kargua utzi behar izan zuen duela bi urte —erabateko elbarritasuna eman diote—. Xabier Ormazabalek ordezkatu zuen behin-behinean, eta joan den uztailetik Juanjo Herrero eta Estitxu Zaldua dira Topiceko zuzendari berriak. Bi horiek eta Topic zentroak berak ez daukate ahaztuta, ordea, Otegiren ekarpena —hura da Tolosako txotxongilo jaialdiaren sortzaileetako bat—, eta, Titirijai jaialdiaren barruan, azaroaren 26an, omenaldia egingo diote zuzendari ohiari, 19:00etan, Topicen bertan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.