gipuzkoa

Mendian gora Markelekin

Mendian gora Markelekin

Villabona-Amasako Trikuharri mendi lasterketan parte hartzaile berezia izango da aurten: Markel Carmona urnietarra. Gurpil bakarreko aulki baten gainean egingo du lasterketa motza, hamabi kilometrokoa, hainbat lagunez lagunduta. Carmonak GNAO1 izeneko gaixotasun arraroa du, eta askotariko mendi lasterketetan parte hartu izan du Ezina Ekinez Ekina elkartearen laguntzarekin. Bihar izango da Trikuharriren laugarren aldia, eta 09:45ean abiatuko...

Arrakasta, garagardotik harago

Arrakasta, garagardotik harago

Villabonako Irrintzi elkarteak 28. aldiz antolatu du Garagardo Azoka. Zubimusu ikastolaren Txermingo egoitzaren azpialdean izango da, uztailaren 17tik 20ra bitartean. Azoka egunero egongo da irekita, 18:00etatik aurrera. Itxiera ordua egunaren araberakoa izango da; antolatzaileek azaldu dute ostiralean eta larunbatean baino lehentxeago itxiko dutela igandean. Irrintzi elkarteko Agustin Laskurainek esan du aurtengo azokak ez duela nobedade handirik izango;...

Sustraitu, herri kirolak eraldatzeko

Sustraitu, herri kirolak eraldatzeko

Asteazkenean izango da Kirol Herri txapelketako finala, Zumaian. Ekainaren 15ean hasi zuten sariketa, Deban, eta bigarren kanporaketa Aian jokatu zuten, handik sei egunera. Asteazkeneko saioan, bi talde arituko dira; batetik, Beñat Telleria (Lasarte-Oria), Maddi Gesalaga (Zarautz) eta Mikel Larrañaga (Azpeitia), eta bestetik, Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia), Paulo Azpiazu (Zarautz) eta Estefania Etxebeste (Ituren, Nafarroa)....

Gipuzkoak birziklatze tasari eutsi zion iaz

Gipuzkoak birziklatze tasari eutsi zion iaz

Gipuzkoan birziklapena «maila altuetan» mantentzen da, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak asteon esan duenez. Iazko datuak jaso dituzte azken hilabeteotan, eta astelehenean jakinarazi, aldundiak Donostian duen egoitzan. Diputatuak esplikatu zuen birziklapenaren arloan orain bi urteko datu bertsuei eusten diela Gipuzkoak, eta uste du herrialdea «gailurrera» iristen ari dela; izan ere, iaz %52,77koa izan...

Magrebtarren aurkako zortzi eraso Hernanin

Magrebtarren aurkako zortzi eraso Hernanin

Hernaniko Udalak magrebtarren aurkako zortzi eraso salatu ditu San Joan jaiei buruzko balorazioan. Jai Batzordeak egin ohi du festen balorazioa, baina «ezohiko gertaerak» direla medio, aurten udalak hartu du horren ardura. Hala, joan den asteko ostegunean prentsaurrekoa egin zuten Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Huizi Kultura zinegotziak, eta, magrebtarren aurkako zortzi erasoez gain, eraso sexista...

«Poztekoa da euskara musika urbanora iritsi izana»

Badira urteak musika urbanoak Euskal Herriko kaleak hartu eta eraldatu zituenetik, eta entzuleentzat ahaztezinak diren doinuak sortu ditu. Gaur egun, badira oraindik ere pauso bat haratago joan eta musikarekin esperimentatu nahi duten artistak. Liki Likatsu musika taldeak, hain zuzen ere, minutu gutxian idatzitako bertsoak reggaeton eta cumbia musika estiloekin nahasten ditu. Joseba Tapia eta Chill Mafia erreferentziatzat hartuta, Emaitz...

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Hondarribian, herritarren %26k 60 urtetik gora dituzte. Gipuzkoako beste hainbat herritan baino handiagoa da ehuneko hori, eta, hain justu, horrexek kezkaturik, Hondarribiko Udalak AuzoEKIN egitasmoa aurkeztu zuen otsailean, «helduen ongizatea sustatzea» helburu duen proiektua. Hiru fase ditu ekinbideak, eta, lehenengoa amaituta, beste biei helduko diete orain. «Ekintza komunitarioak» antolatzeari ekingo diete, 60 urtetik gorakoen bakardade...

Arrazakeria kalean eta sarean

Arrazakeria kalean eta sarean

Kalean ez ezik —berriki Hernanin ikusi bezala—, sare sozialetan ere arrazakeria dago, eta, hala, SOS Arrazakeriak eta Donostiako Herritarren Harrera Sareak salaketa jarria dute sareetako mezu horien aurka. Izan ere, Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak esan du antzeman dutela gatazka arrazista asko sare sozialetatik abiatzen direla. Garazi Montuschi Harrera Sareko kideak dio orain bi urte...

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Sanjoanak pizten direnean Hernanin, Tolosan, Arrasaten, Andoainen, Seguran, Eibarren, Pasai Donibanen, Olaberrin, dena pizten dela ematen du. Txupinazoak egiten du pum zeru zati horietan guztietan, eta lehertzen da uda bat gure begien aurrean. Uda bat: festak, festak eta festak. Hortik aurrera, santuari santua bezala lotzen zaio kafeari pintxoa, arratsalde-pasari egun-pasa, goizeko poteoari arratsaldekoa. Festa txiki...

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Orain laurehun urte pasatxo eraikitako Santa Ana itsasontziaren gilaren puska bat aurkitu dutelakoan daude —Pasaian topatu dute—. Felipe II.aren armadak Ingalaterra konkistatu nahi izan zuen ontzi hartan, katolizismoa berrezartzeko. Miguel Okendo itsasgizon donostiarra zen kapitain, eta 30.000 lagun hil ziren orduko gudan. Ezustean lehertu zen ontzia, 1588an, Pasaiako portuko bokalean bolbora deskargatzen ari zirela. Harrezkeroztik, Pasaiako uretan...