Unai Zubeldia
Irribarreak salatu du Markel Uzkiano. Bihurrikeria eta lotsa elkarren ondoan jarrita, gustura dago argazkilariari begira. Batera jira, bestera bira... Gehiegi ere ez da estutu emozioaren eraginez buruan kolpe handi samarra hartu duenean. Hamabost bat lagun dauzka berari begira, eta gustura dago protagonista bihurtuta. 7 urte dauzka andoaindarrak, eta garuneko paralisia dauka. Gurpil aulkia baliatzen du mugitzeko, eta mugatuta dauzka autonomia eta psikomotrizitatea. "Hori bai, oso mutiko aktiboa da", zehaztu du Eli Garagarza laguntzaileak. "Nahiz eta gauza asko landu beharra dauzkan koordinazioa hobetzeko". Bizitzak jarri dizkion mugei begietara begiratuta, Uzkianok berak aitortu du zein dituen plazeretako bi: "Futbola eta surfa".