gipuzkoa

Iruzurrari beste hozka bat

Iruzurrari beste hozka bat

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako Ogasunak jakinarazi du jada 2017ko jardunean azaleratutako iruzur fiskalaren zenbatekoa: 253,4 milioi euro, 2016an baino %18,2 gehiago. Iruzurraren kontrako borrokan etenik gabe ari direla dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta pozik daude emaitzekin, oraindik ere egiteko asko dagoela onartuta. "Kuantitatiboki zein kualitatiboki egin behar zaio aurre iruzur fiskalari. Kopurua handia da; zenbat eta diru iruzur handiagoa azaleratu, orduan eta hobeto. Baina kualitatiboki ere begiratu behar zaio; borroka honetan kopurua bezain garrantzitsua da kultura aldaketa", azaldu du Jokin Perona Ogasun zuzendariak.

Astelehenetik aurrera egingo dira aitorpenak

Gaur hasiko da Ogasuneko bulegoetan zerga aitorpena egiteko hitzordua eskatzeko epea, eta zerga aitorpenak astelehenetik aurrera egingo dituzte, ekainaren 30ean zerga kanpaina ixten den arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan emandako datuen arabera, guztira 259 milioi euro itzuli eta 224 milioi euro jasoko dira, eta 35 milioi euroko saldo negatiboa utziko luke kanpainak; horrenbestez, iazko...

Aniztasunean ‘trans-formatuz’

Aniztasunean ‘trans-formatuz’

Loinaz Agirre
Transexualitatearen inguruko zalantzak eta iluntasunak argitzen laguntzeko sortu dute Trans-formatzen film dokumentala. Aniztasunaren bidean urratsak eginez, "identitateak azaleratu" nahi dituzte HiKiru taldea osatzen duten hiru kideek: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Garazi Zabaleta Mendizabal beasaindarrek, eta Aitor Lanas Ardanaz iruindarrak.

Gizarte gaiekiko konpromisoa du HiKiru taldeak

Gogoetak, ongizatea eta artea uztartu eta bultzatzeko sortu dute HiKiru taldea. Hezkuntzak dituen gabeziez ohartuta, bere ekarpena egin nahi du, material didaktikoa sortuta. Kideen esanetan, kasu honetan aniztasunaren aldeko mugimenduarentzat baliagarri izan daitekeen unitate didaktikoa sortzea izan da taldearen ekarpena. Hala ere, transexualitatetik harago, gizarte egiturarekiko hausnarketa bideratu nahi izan dute, hezkuntzaren sarean erabilgarritasuna nahiz...

Kalea oztopo bihurtuta

Kalea oztopo bihurtuta

Unai Zubeldia

Etxeko lanak eginda iritsi da Juan Mari Urruzola. "Atzo bi aldiz sartu nintzen autobus geltokian, eta Anoeta inguruan ere ibili nintzen paseoan; kolpe handia hartu nuen belaunean lanen eraginez jarrita dauzkaten euskarrietako batekin". Jaio zenetik dauzka ikusmen arazoak errenteriarrak, nahiz eta gurasoak 4 urterekin jabetu ziren horretaz, eta 19 urterekin gelditu zen ia itsu. "Arrastoren bat ikusten dut oraindik", zehaztu du, baina bastoia behar izaten du mugitzeko. "Hori bai, ahal dudan bitartean nire autonomia aldarrikatuko dut nik".

Alicia Sornosa: “Etiopiak ez du inor hotzepel uzten; ni ez, behintzat”

Alicia Sornosa: “Etiopiak ez du inor hotzepel uzten; ni ez, behintzat”

Eider Goenaga Lizaso

Intxaurrondoko (Donostia) Larrotxene kultur etxean izan zen Alicia Sornosa (Madril, 1973) astelehenean. 2011-2013 artean munduari bira eman zion motorrean, eta esperientzia hari buruz hitz egin zuen bildutakoekin; bizipenak, elkartasun proiektuak, motorraren mundua... Bidaia hartan oinarrituta, Aventura en India y Nepal (Abentura Indian eta Nepalen) dokumentala egin zuen Sornosak, eta horren proiekzioa izan zen hitzaldiaren aurretik.

2009tik egonkortzen ari den proiektua

Hogei bat kidek osatzen dute Targazki taldea. 2009an hasi ziren elkartzen, eta egonkortzen ari dira ordutik. Urteroko ekitaldia izaten da Tolosa Herria Argazki Lehiaketa antolatzea. Asteartero biltzen dira, eta hainbat gauza egiten dituzte, irteerak tartean. Irteera arrunt bat egiten dute hilean behin, eta serioagoa urtean behin; iaz, esaterako, Lisboan izan ziren; Parisen egonda daude, eta...

Argazki kultura sustatzeko

Argazki kultura sustatzeko

Rebeka Calvo

Bi helburu lortu nahi dituzte Tolosa Herria argazki lehiaketarekin: "Tolosan argazki kultura areagotzea eta gure herriaren izenak argazkien munduan oihartzuna izatea". Hala adierazi du Miren Atxagak, lehiaketa antolatzen duen Targazki taldeko lehendakariak. "Gaur egun Tolosan ez dago argazkilaritza kultura handirik", gaineratu du Javier Ortizek, taldeko kideak. "Beharbada, horretarako azpiegitura gutxi daudelako; erakusketak jarri ahal izateko aretoak, esaterako. Gure nahia hori ere bada, tolosarrak argazkilaritzara gerturatzea, alegia".

Bertsoaz gozatzera, finalera

Bertsoaz gozatzera, finalera

Maialen Etxaniz

Gipuzkoako bertsolari gazteek asteburu ederra dute zain. Lasturren (Deba) elkartuko dira gehien atsegin duten gauzetako bat egiteko: bertsotan aritzeko. Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala, eta harekin hasiko da bertso eskoletako gazteen egonaldia. Finalaren atarian, urduri bezain gogotsu daude eskolartekoaren azken plazara aterako diren zortzi bertsolariak.

Jaion 2018

Eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte, Irunen inoiz baino egitarau zabalagoa daukate prest biharko: 12:00. Pura Cuina antzezlana, Mosku plazan. 14:00. Tokiko produktuekin prestatutako herri bazkaria eta bertso poteoa, Mosku plazan. 17:00. Fight The Power Kamioi System taldearen eskutik, musika duen kamioiarekin kalejira, Mosku plazatik abiatu eta Lakaxitaraino. 20:00. Kontzertuak Lakaxitan: Sangre de Mono,...