gipuzkoa

Lan munduan ere, euskaraz

Lan munduan ere, euskaraz

Ikerne Zarate
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hausnarrean jarri nahi ditu Lanbide Heziketako ikasleak norbanakoak euskara-enpresa binomioan izan dezakeen eraginaren inguruan, eta martxan jarri du Zure enpresan, euskara zure esku ideia lehiaketa, helburu horri helduta.

“Zortez, kontatzen zuen jendea izan dut inguruan”

“Zortez, kontatzen zuen jendea izan dut inguruan”

Nerea Uranga

Poltsikotik paper mutur bat atera du Jesus Mari Olaizola Txiliku-k (Zarautz, 1951), eta txikera hitza gehitu dio boligrafoz idatzia daukan hitz zerrendari. Kazetariaren galderei erantzuten ari zaien bitartean gogoratu du hitza: "Polita da. Gure etxean, platerak sikatzeko egurrezko tresnari deitzen genion hala, xukaderari. Metalezkoa etxean sartu zenean, ordea, galdu egin zuen izena".

“Gurasoekin hitz egin ostean, laguntzei eustea erabaki genuen”

“Gurasoekin hitz egin ostean, laguntzei eustea erabaki genuen”

E. Goenaga Lizaso

Mendekotasun laguntzen aldaketak azaldu ditu Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatuak (Errenteria, 1975), baita adingabeen kasuan lehengo moduan uztearen arrazoia ere.

Urte hasierarekin sartu dira indarrean mendekotasuna duten pertsonentzako diru laguntzen aldaketak. Zeintzuk dira?

Mendekotasun laguntzak haurrentzat

Lehen orain GRADUA LAGUNTZA GRADUA LAGUNTZA ONURADUNAK 1.1 154 € 1. 180 € 243 1.2 154 € 2.1 300 € 2. 368 € 352 2.2 337 € 3.1 416 € 3. 524 € 210 3.2 520 € *Sei gradu ziren lehen, eta hiru orain. *Hilean jasotako laguntzak dira.

Twitter

Foru aldundiak mendekotasun laguntzen aldaketa iragarri zuenean, garun paralisia duen ume baten aitak hari bat zabaldu zuen Twitterren murrizketen inguruan. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak erantzun eta bilerara deitu zuen. Harekin eta hainbat elkarterekin egin zituzten bilerak, eta adingabeen kasuan diru laguntzei eutsi eta apur bat igotzea erabaki zuen aldundiak. Hona Twitterreko elkarrizketa: @Xabier_Martin (abenduak...

Ondareari ondorena eskainita

Ondareari ondorena eskainita

Unai Zubeldia
Kultur areto moderno bihurtu dute Bergarako XVIII. mendeko ondare preziatua: seminarioko eliza zaharra. Arte ondarearen eta modernitatearen artean oreka lanean ibili dira azken urteotan, eta, "prozesu sakon baten ondoren", amaitu dituzte lanak.

Asmo on ahaztuak

Leire Narbaiza

2018ko lehen artikulua da hau, eta zalantza eragin dit: "Urte berri on" opa beharko nizueke? Ala beranduegi da? Seguru nago Iban Zalduak gaizki iritziko liokeela oso-osorik Euskal Zutabegilearen Dekalogoa beteko nukeelako (alferrikako agurrei dagokienez). Baina, bestalde, noiz laga behar diogu urte berri ona desiratzeari? Noiz dauka iraungitze data zoriontzeak? Zer da hobea, astun izatea eta konplimenduz betetzea gure jarduna? Ala siku, takar eta edukazio barik jokatzea? Ez da erraza erantzuten!

Egur zatiei norabidea emanez

Egur zatiei norabidea emanez

Rebeka Calvo
Egur zatiei porturatzen laguntzen die Joseba Mercader Garridok (Tolosa, 1978). Itsasoan noraezean dabiltzan egur zatiak hartu, "jolasean hasi", ondo aztertu, eta balea itxura ematen die horietako askori.

Zahartzen ari den herria

Zahartzen ari den herria

Aitziber Arzallus
Haur gutxi jaiotzen dira Gipuzkoan. Eustatek kaleratutako datuen arabera, 1976. urtean, 13.367 haur jaio ziren; lau hamarkada geroago, 2016an, erdiak baino gutxiago: 6.015. Hain zuzen, 2000tik kopururik txikiena.