Kultura

Naturari eskua emanda

Naturari eskua emanda

Unai Zubeldia
Bakoitzaren neurrira egindako mendi ibilaldia; hamaiketako osasuntsua; mendi ibilaldien azoka; Pirritx, Porrotx eta Marimotx pailazoen emanaldia; izarrak ikusteko irteera; eta Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia.

Lau paretaren artetik kalera

Lau paretaren artetik kalera

Aitziber Arzallus
Ikasturteari "bukaera berezia" ematen ari dira Getariako Juan Sebastian Elkano musika eskolako kideak. Ikasturte bukaerako ohiko emanaldia baino "zerbait gehiago" egin nahi zuten urte osoan egin duten lana erakusteko, eta Pepita Enbil musika zikloa antolatu dute, bi aste iraungo duen ekitaldi sorta.

Literaturaren kaleidoskopioa

Literaturaren kaleidoskopioa

Miriam Luki

San Agustinek bere aitorpenetan jasotzen du, isiltasunean, bere baitarako irakurri zuen lehen aldiaren oroitzapena. Ordura arte ahots goran eta taldean irakurtzeko ohitura alboratu —erlijio munduari lotuta—, eta isilik, bakarrik irakurtzen hasi zeneko unearen kontakizuna egiten du IV. mendean idatzitako obran. Aro Garaikidean ez da ezagutu irakurtzeko beste modurik. Bakardadean egiteko jarduera da irakurketarena, eta ezinbestekoa du isiltasuna. Irakurle taldeak ugaritzen ari dira, ordea; gero eta gehiago, gainera. Nork bere kasa irakurtzen du, baina irakurritakoa partekatzeko elkartzen dira gero.

Irundar handienak, bueltan

Irundar handienak, bueltan

Imanol Saiz

Ibilbide luzeko elkartea da Irungo Atsegiña. Ia hasieratik, zortzi erraldoi izan dituzte alboan elkarteko kideek, eta, ondorioz, irundarrek. Elkarteak 1937an eskuratu zituen baserritar, alkate, beltz eta turkiar bikoteak, eta, ordutik, Euskal Herriko hamaika herritako kale eta plazatan ibili dira dantzan. Iaz, erraldoiek 80 urte bete zituzten, eta, behar bezala ospatzeko, sekulako itxuraldaketa egitea erabaki zuten elkarteko kideek. Herritarrak izan dira berritze prozesuaren giltzarri, euren ekarpenari esker erraldoietako zenbait prest baitira berriz ere Irunen barrena desfilean ibiltzeko.

Musikari lotutako herria

Musikari lotutako herria

Imanol Garcia Landa

Oholtza gainetik 140 herritar inguru pasatuko dira bihar, Alegian, kultura batzordeak antolatu duen III. Herria Kantuan ekitaldian. 2008an eta 2012an egin zituzten aurreko biak. "Gustura gelditu ginen aurretik egindakoekin. Azken urteetan utziz joan gara, lan handia eskatzen duelako, baina berriz heltzea erabaki dugu aurten", azaldu du Nati Muruak, Alegiako Kultura zinegotziak; kultura batzordeko kidea ere bada, eta baita ekitaldiaren antolatzaileetako bat ere. "Polita da herritarrak musikaren inguruan elkartzea".

Generoak bereizitako azken plazak

Generoak bereizitako azken plazak

Beñat Alberdi

GGizonezkoa fokuaren erdian edo protagonismoaren jabe. Hainbat kasutan aplika daiteke esaldia; izan kirolean, izan politikan edo izan musikan. Momentu askotan, agertokiaren jaun eta jabe egiten da genero maskulinoa, eta euskal dantza tradizionala da horren adibideetako bat. Inork ezin lezake uka emakumearen presentzia dantza oinarri duten ekitaldi gehienetan. Baina emakumearen irudia bestelakoa da dantzak daukan garrantzia kontuan hartuz gero; hau da, dantzak sinbolikoki, herriko festetan edo herriko protokoloan daukan garrantzia baloratuz gero. Gipuzkoako hamaika herritan eman dituzte pausoak agertokian parekidetasuna lortzeko. Etzi, Oñatin, generoa gorabehera, dantzariz beteko dira kaleak, Corpus Christi festan.

Kalera aterako dute taberna

Kalera aterako dute taberna

Unai Zubeldia

Ez zuten zain egon nahi. "Eta horregatik antolatu genuen iaz Ez Dok tabernaren urteurren festa, proiektua gauzatu eta lau urte eskasera". Beinat Saban Eibarko Ez Dok tabernaren jabeetako batek azaldu duenez, hiru eguneko kontzertu jaialdia antolatu zuten orduan. "11 talderekin eta doan, gure tabernan bertan beti egin izan dugun moduan". Urteurren festa hura "zoramen txiki-handi bat" izan zela onartu du Sabanek. "Eta, hain zuzen ere, orduan hasi zen mamitzen Ez Dok Fest jaialdia". Ia oharkabean sortutako proiektua indartuta, hemezortzi talderen kontzertuak izango dira, gaur eta bihar, Unbe kirolgunean. Gaur, 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta, bihar, 17:00etan.

Juanjo Aranburu: “Saretzeak nabarmentzeko aukera ematen digu”

Juanjo Aranburu: “Saretzeak nabarmentzeko aukera ematen digu”

Eider Goenaga Lizaso

Bost urte dira Ice Age Europe sarea sortu zela, eta bigarren urtean batu zitzaion Ekainberri. Ekainberri kudeatzen duen Arazi-Aranzadiko gerentea da Juanjo Aranburu (Zarautz, 1973), eta saretzeak Ekainberriri ekartzen dizkion onurak azaldu ditu. Donostiako Zuloaga plazan jarrita dagoen Ice Age Europe Now erakusketa ibiltaria da horietako bat. Ekainaren 10a arte egongo da ikusgai.

Helduleku eta elkargune

Helduleku eta elkargune

Unai Zubeldia

Lau hilabete luze falta dira, oraindik, urriaren 7rako, Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako, baina beroketa lanetan murgilduta dabiltza, jadanik, Urretxu-Zumarragan. "Aurtengo festa ez dugu mugatu nahi egun eta toki bakar batera". Iakes Antia Kilometroetako ikuskizun batzordeburuak azaldu duenez, sorkuntza aldetik urtean zehar zein ekarpen egin zezaketen aztertzen hasi ziren. "Eta, Kursaal jauregira pausoa emanda, Gipuzkoa osorako ikuskizun bat prestatzea erabaki genuen". Zubiak batuz leloa euren eginda, "eta ikastolen mugimenduari oihartzuna emateko asmoz", ekainaren 3an eskainiko dute diziplina anitzeko ikuskizun hori, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 17 eurotan, www.kursaal.eus webgunean, eta leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.