Kultura

Txiki itxuraz, handi izatez

Txiki itxuraz, handi izatez

Imanol Saiz

Askorentzat, zaila da jaiak erraldoi eta buruhandirik gabe ulertzea; etxeko txikientzat, batez ere. Oso bereziak izaten dira haurrek erraldoi eta buruhandien aurretik egiten dituzten korrika saioak, eta horiek beti eduki behar izaten dute txoko bat jaietan. Txikien kontua dirudien arren, ordea, Errenterian bada adinekoa den zale amorratu bat: Jose Luis Intxausti. Jatorri anitzeko buruhandi eta erraldoiak kaleetatik atera, miniaturetan bildu, eta erakusketa batean elkartu ditu errenteriarrak.

Musikari berrien erakusleiho

Musikari berrien erakusleiho

Maialen Etxaniz

Euskal Herriko musikari berriei eta beren doinuei beste plaza bat eskaintzera dator Arkupehotsak egitasmoa. Azpeitiko Kulturaz kooperatibak jarri du abian proiektua, musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei "plaza duin bat" eskaintzea helburu.

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Jon Miranda

Sagarrondotik, sagarra; sagarretik, sagardoa. Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan sagarrak izan duen garrantzia islatuko dute bihar Zarauzko Muñoa plazan estreinakoz eskainiko duten Sagartu ikuskizunean. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin osatu dute lana, eta, Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren esanetan, "haratago" jo nahi izan dute emanaldian, unibertsalago bihurtzeko, historian zehar fruitu horrek izan dituen esanahiak aipatuta: "Bekatuarekin lotu izan da gehienetan, eta askotan egon izan da, gainera, emakumezko bat atzean".

‘Sutar’ eskultura, lurra eta zerua batuz

‘Sutar’ eskultura, lurra eta zerua batuz

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunek badu, 27 urteren ondoren, cromlechak edo mairu baratzeak irudikatzen dituen eskultura. Lehendik ere bazeukan, Anton Mendizabalen Sutar eskulturak ia bederatzi urte daramatzalako hilerriaren ondoan, baina inauguratu egin dute orain. Eskultura nagusiarekin batera mairu baratzeen mapa egitea falta zen, eta horregatik hainbesteko atzerapena.

Mahai bueltan jolasean

Mahai bueltan jolasean

Imanol Garcia Landa
Urte hasieran jarri zuten martxan Jolasenea taldea, Antzuolan. Azken urteotan hainbat lagun aritu dira mahai jokoetan, baina inguruan horrelako jokoetan aritzeko ohiturarik ez zegoela ikusi zuten, eta joko horiek zabaltzea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuten.

Laburretik bidea egiten

Laburretik bidea egiten

Unai Zubeldia

Donostia zineari keinuka aritzen da urte osoan. "Ukaezina da hori", esan du Laura Rodriguez Bauza Kristonkino elkarteko kideak (Donostia, 1992). Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea, Giza Eskubideen Aldeko Zinema Jaialdia... "Baina bakar bat ere ez dago film laburrak oinarri dituena, eta arlo horretan aritzen da lanean Kristonkino". Ikus-entzunezkoen ekoizpen etxea. Bestela ezin eta, ez zegoen hura sortzeko lanean hasi ziren elkarteko kideak. "Crowdfunding bidez hasi ginen proiektua martxan jarri ahal izateko dirua biltzen". Eta beharrezkoa zen gutxienekoa lortuta, "eta herritarrek interesa zeukatela ikusita", ia urtebete atzera hasi ziren Donosskino jaialdia gorpuzten. Uztailaren 6tik 8ra jasoko dute lan horren guztiaren fruitua. Doakoa izango da jaialdi guztia.

[Herriz herri] Orio. Datorrenera egokitzen ari den herria

[Herriz herri] Orio. Datorrenera egokitzen ari den herria

Ane Olaizola
Arrantzari eta itsasoari lotutako herria da Orio. "Arrauna eta bisigua" dira herriaren berezitasun nagusiak, eta horregatik dira kanpoan ezagun, Joxe Angel Zaldua alkatearen hitzetan (Orio, 1959). "Beste lekuetan ez bezala, hemen umeak arraunean hasten dira kirola egiten. Bisigua jan nahi duenak, berriz, Oriora etorri behar du".

[Museora] Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa. Arrate borroka zelai zenekoa

[Museora] Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa. Arrate borroka zelai zenekoa

Aitziber Arzallus

Herri baten historian, 80 urte ez dira urte asko. Baina nahikoa izan daitezke iragana ahazten hasteko. Orduko protagonistek eta lekukoek bakarrik dakizkite unean-unean gertatzen zen guztia betikotzeko gaurko baliabide eta teknologiarik ez zeneko kontuak. Eta denbora kontra dute. Adibidez: gutxik hitz egin dezakete lehen pertsonan 1936ko gerran bizitako gorabeherez, gazteenek ere ia ehun urte dituztelako eta haietako asko hilda daudelako. Horregatik, denborak berekin eraman ez ditzan, interpretazio zentro bat egin dute Eibarko Arrate auzoan, orduko lekukotasunekin, garai hartako benetako materialarekin eta propio eraikitako erreplika eta maketekin: Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa, hain zuzen.