Kultura

Mugarik gabeko irudimena

Mugarik gabeko irudimena

Unai Zubeldia

Mugarik ez duen adierazpen artistiko-literarioa da komikia, produkzio aldetik oso merkea, eta baliatu egin behar da hori. Gozamena da, norberaren irudimena delako muga bakarra". Dani Fano komikilariaren (Donostia, 1968) hausnarketa horri tiraka, gaur arratsalderako gogotik gozatzeko moduko proposamena prestatu dute puntako sei komikilarik: Dzirt-dzart marrazki saio berezia. "Komikilarien artean beti egon izan da ohitura bat-bateko saioak egiteko". Eta lumarekin bertsotan ariko dira gaur Donostian, Komikigunean, 18:00etatik 20:00etara. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

[Herriz herri] Ordizia. Azoka, herriaren bihotza

[Herriz herri] Ordizia. Azoka, herriaren bihotza

Ariane Vierbücher

Berezko identitatea duen herria da Ordizia, eta, are gehiago, Jose Miguel Santamaria alkatearen hitzetan, ordiziarrek eurek "identitate bereziarekin" bizi duten herria ere bada. Goierrin dago, eta milurtekoaren hiru laurden beteko ditu datorren urtean. Ez da herri gaztea, baina tradizioa eta egunerokotasuna "ondo" uztartzen ikasi du, alkatearen ustez. Azoka da adibiderik esanguratsuena.

“Proiektu txiki gisa hasi ginen, eta asko hazi gara edukiz eta izenez”

“Proiektu txiki gisa hasi ginen, eta asko hazi gara edukiz eta izenez”

Ane Olaizola

Zarauzko Rockumentalak musika eta dokumental zikloaren sortzaile eta antolatzaileetako bat da Iñigo Artetxe (Azpeitia, 1974). Gaur hasiko da zikloa, eta bosna dokumental emanaldi eta kontzertu egingo dituzte Modelo aretoan. 22:00etan hasiko dira saio guztiak, azkena izan ezik. Saioaren iraupena dela eta, 19:00etan hasiko da azkena. Hamalau euroan eros daitezke Toy eta Vulken kontzerturako sarrerak, www.entradium.com webgunean eta Sanz Enea Kultur Etxean. Sei eurokoa da gainontzeko saioetarako prezioa, eta 25 euroan eros daitezke bonuak, rockumentalak@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.

[Museora] Arditurri. Aiako Harriaren altzoan

[Museora] Arditurri. Aiako Harriaren altzoan

Eider Goenaga Lizaso

Aiako Harria da, Aizkorri-Aratz, Aralar eta Pagoetarekin batera, Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten natur parkeetako bat. Mendiaren forma bereziak urrunetik ikusgai eta ezaguterraz egiten du Aiako Harria; baina, batez ere, mendiaren osaera geologikoarengatik da berezia. Euskal Herriko formazio geologiko zaharrenetakoa da —orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa—, eta granitozko bakarra. Mendiaren magalean, Arditurri interpretazio zentroa dago, eta bertan harrera egiten diete iristen diren guztiei. "Interpretazio zentroa natur parkearen barruan dago, eta bertan aurkituko duen guztiari buruzko informazioa ematen diogu bisitariari", azaldu dio Hitza-ri Itsaso Aritzeta Arditurriko koordinatzaileak (Andoain, 1985). Natur parke batek berez duen erakarmenari, Arditurriko meategiek duten interesa eta haiek bisitatzeko aukera gehitu behar zaio; bi arloak lantzen dira interpretazio zentroan.

[Herriz herri] Oñati. Bere kasa dabilen herria

[Herriz herri] Oñati. Bere kasa dabilen herria

Aitor Biain

Entzuteaz "nekatuta" dauden arren, oñatiarrak "bereziak" dira. Hala aitortu du Mikel Biain alkateak (Oñati, 1977). Denak du eragina "berezi" izate horretan, haren ustez: "Historiak, orografiak, kulturak, azpiegiturak, ekonomiak...". Jauntxoen herria urte askoan, konderria gero, 1845 arte ez zen batu Gipuzkoara. "Hori, oraindik, atzo da guretzat". Lurralde historikoaren hego-mendebaldean kokatuta dago, Debagoiena eskualdean. Inguruan, Arrasate, Bergara eta Arabarekin ere egiten du muga, besteak beste.

Elkarri zirika hasteko asmoz

Elkarri zirika hasteko asmoz

Unai Zubeldia

Lehia jokorako baino gehiago, jolaserako gogoa daukagu. Saio polit bat egin nahiko genuke, bertsozalea bertsoz asetzeko". "Gozamena" oinarri hartuta aurkeztu zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, urtarrilaren 28an, eta, Unai Mendizabal Karidadeko Bentako taldekideetako batek onartu duenez, "gozatu handia" hartzen ari dira saioz saio. 38 taldek ekin zioten txapelketari, otsailaren 3an, eta Karidadeko Benta (Asteasu eta Zizurkil) eta Am... ona! (Amasa eta Villabona) iritsi dira finalera, bertso eskola bereko kideak denak; Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal aritu dira kantuan Karidadeko Bentan, eta Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea Am... ona! taldean; txandaka, azken horien kasuan. Bihar izango da azken saioa, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan (17:30).

Burrunba hotsaren bizipoza

Burrunba hotsaren bizipoza

Unai Zubeldia

"Topaleku" izateko sortu zen Euskal Herriko Batukaden Topaketa, 2013an. "Urtean behin ahal bezainbeste batukada elkartzea zen erronka, eta normalean bakoitzak bere kasa egiten dituen lanak gune horretan azaleratzea". Arkaitz Sukuntza donostiarra (1986) buru-belarri murgilduta dabil antolaketa lanetan; hark azaldu du zer bilakaera izan duen topaketak azken urteotan. "Lasarte-Orian sortu zen mugimendua, Dinbi Banda batukada taldearen eskutik, udalaren laguntzarekin". Hiru urtez, bertan egin zuten topaketa. "Baina mugimendua Euskal Herrira zabaltzea interesgarria izan zitekeela pentsatzen hasi ginen".

[Museora] Ogiaren Txokoa. Ogiari bere tokia

[Museora] Ogiaren Txokoa. Ogiari bere tokia

Eider Goenaga Lizaso
Ogiak berebiziko garrantzia dauka elikaduran. Etxean egiten zuten ogia garai batean; baina, orain, okindegira joan eta hamaika ogi dauzka aukeran kontsumitzaileak, eta askok ogia nondik datorren eta nola egiten den pentsatu ere egin gabe erosi eta jaten dute.